[itzul] "Esne-kopurua"?
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Abe 10, 15:49:12, CET 2020
Hala da, bai:* jende asko/anitz* eta *diru asko/anitz* esaten dugu,
adibidez. Alegia, *jende *eta *diru *hitzek jokabide bikoitza dute.
Adieraren arabera, zenbakarriak edo zenbakaitzak dira;* jende* = *pertsona*
eta *diru* = *sos / txanpon* denean, zenbakarriak dira. Hala gaur egun, eta
hala tradizioan:
*Zer izanen dut emateaz / mila jende burdiņetan*. Gį 203. *Jente baten**
ohoriaren kontre*. Bp I 102. *Nork daki beste zenbat mil jenderekin*. Mb *IArg
*I 368. *Hirur jenderen izenak dütüt galtho*. Egiat 238. *Etxe bakarretik
hiru, lau jendetaraino ereman zituena*. HU *Aurp *161. *Bortzpasei urtez
haurretik athera da jende bat*. JE *Bur *68. *Gutarteko jende batek [...]
hura ikusi*. Barb *Leg *22. *Aphezpiku bezalako jende bat*. Lf
*Murtuts *2. *Gure
kantonamenduan 1954-ean 15,30 jende ginen km2-karrean*. Herr 1-11-
1962, 4. *Hamar
mila jende "giristino"*. Ardoy *SFran *319. v. tbn. *Prop *1876-77, 81.
StPierre 27. *Geroxago bertze uraste batek lur aphaletan itho ditu berrehun
mila jende beino gehiago*. Prop 1876-77, 81. *Frantzian berean, urthe
bakotx, 80 mila jende, delako min-jale, xankre lazgarriaren ondorioz
hiltzen direnak*. ...
*Jesus bere maisua ogei ta amar dirugatik saldu zuen*. Cb *Eg *II 150 (Gco
II 15 *dirugatik, *Itz *Azald *34 *dirugaitik*).* Saldutia zeruba errial
edo diru batzuk gaiti? *Mg *CO *72. *Ogeita amar diruan*. AA III 575. *Ogei
ta amar dirutan / egiņik tratua*. Xe 354. *Urre gorrizko iru diruak*. Bv *AsL
*410. *Nik** eztaukot diru bat baņo*. Altuna 107. *Yoango zala zeiara, biko
diru bat truketan*. "Una pieza de a dos". Or *Tormes *97. *Amairu diru izan
eta / ezin galdu amalau*. Or *Eus *162. ...
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 abe. 10, og. (14:26)):
> Izan ere!
>
> Esker mila, Ibai!
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Ibai Sarasua García (isarasuagarcia a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2020 abe. 10, og. (14:14)):
>
>> Kaixo, Xabier:
>>
>> Euskara Batuaren Eskuliburuak badakar argibideren bat horren inguruan:
>>
>> Euskaltzaindiak ez du horretaz araurik eman, baina testu
>>> espezializatuetan bereizketa nahiko sistematikoa egiten da: “kantitate
>>> jarraituak” eta “kantitate diskretuak” daude. Magnitude *zenbakaitzak*
>>> (kantitate jarraituak) neurtu egin daitezke, baina ezin dira zenbatu; eta
>>> neurketaren emaitza *kantitatea* da. Hori gertatzen da gai, material
>>> eta gisakoekin: ardo-kantitatea (*ardo-kopurua), oxigeno-kantitatea (
>>> *oxigeno-kopurua), argi-kantitatea (*argi-kopurua)...
>>>
>>> Dena dela, *ardo-kopurua* egokia da baldin eta *ardo* hitzaren bidez *baso
>>> bat ardo*, *baxoerdi* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita. Era
>>> berean, *argi-kopurua* egokia da baldin eta *argi* hitzaren bidez
>>> *argi-puntu* edo *lanpara* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita.
>>>
>>>
>>>
>>> Magnitude *zenbakarriak* (kantitate diskretuak), berriz, zenbatu egiten
>>> dira (*bi*, *bost*, *hainbat*...) baina ez dira neurtzen, eta
>>> zenbaketaren emaitza *kopurua* da. Okerren kopurua, sagarren kopurua,
>>> bidaide-kopurua, letren kopurua... *(→ izen zenbakarriak / izen
>>> zenbakaitzak
>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/ebe/?view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=875>)*
>>>
>>
>> Zuk diozunaren bidetik jotzen du horrek ere.
>>
>> Ondo segi,
>>
>>
>>
>> *Ibai Sarasua Garcia*
>> Itzultzailea
>> ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
>> Interpretea
>> ES/EU > EU/ES
>> isarasuagarcia a bildua gmail.com
>> (+34) 697201229
>>
>>
>>
>>
>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre
>> de virus. www.avast.com
>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>> <#m_4939665194379186909_m_5820619752471235170_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2020 abe. 10, og. (14:11)):
>>
>>> Ez al luke "esne-kantitatea" izan beharko?
>>>
>>> Alegia, "kopuru" izen zenbakarri nahiz zenbakaitzekin joan al daiteke?
>>>
>>> Nik esango nuen zenbakarriekin bakarrik erabil zitekeela (hots,
>>> "sagar-kopurua" bai, baina "fruta-kopurua ez", baizik eta
>>> "fruta-kantitatea"). Nahiz eta badirudien Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi
>>> aukerak ematen dituela (kopurua: *multzo bat zehazten duten unitateen
>>> zenbatekoa; materia zati bat zehazten duen neurria* dio, neuk
>>> azpimarratua), kontua da gero eskaintzen dituen adibide guztiak izen
>>> zenbakarrienak direla, "diru-kopuru" izan ezik. Elhuyarrek "jende-kopuru"
>>> ere ematen du. Esango nuke azken bi adibide horietan "kopuru"ren erabilerak
>>> zerikusia duela izen zenbakaitzen atzean dauden izen zenbakarriak –euroak,
>>> pertsonak– bistaratzearekin. Orotarikoan, ez dut [izen zenbakaitz]+kopuru
>>> ereduaren adibide argi bakar bat topatu, oker ez banago.
>>>
>>> Hori horrela, zer deritzozue gai honi?
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201210/c38f367d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago