[itzul] Mordoa pluralean

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Abe 21, 10:08:56, CET 2020


Adibidez, Fernando Rey delako batek hala erabili du noizbait:

--------------------------

*Gure etxeko kontuak*, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)

Urte mordoa ziren gure amak ikusten ez zuela, baina pozik zegoen bizi zela
jakinda.

--------------------------

*pila* bezala, “kopuru handia” adierazteko erabiltzen da *mordo *hitza; hau
da, *asko* zenbatzailearen baliokidea da. Alde horretatik, ez da
harritzekoa, zenbatzaile zehaztugabeen gisa berean, komunztadura
singularrean edo pluralean egitea. Ez dut aurkitu OEHn pluraleko
adibiderik, baina EPG corpusean, adibidez, Fernando Reyren moduko idazle
eta itzultzaile “eskas” batzuek hala erabili dute:

*Ispiluen gainean lotan*, Jordi Sierra i Fabra / Jon Muņoz (Elkar, 2004)

Hamabost urterekin neska gazte hura lanean hasi zen, neskame, ofizial haren
etxean, eta urte mordo bat egin zituen etxe hartan, harik eta, emakume
heldu zelarik, beste bizibide bat bilatu zuen arte.

*Naturaren mintzoa*, Pello Zabala (Alberdania, 2000)

-1979an, Valdepeņasen, itxurabako ekaitz eta erauntsiak, luizi eta
alubioi, etxe
mordo bat bota eta hondatu zituen, eta, okerrena, 23 lagun eraman zituela.

*Euskal karma*, Jon Alonso (Susa, 2001)

Jardunaldien izena honako hau da: "Traidorearen eta heroiaren gaia
literaturan", eta espezialista mordo bat elkartuko ditu hiru egunetan zehar.

*Kafka Bilbon*, Pedro Alberdi (Alberdania, 2002)

Txalo mordoa jaso zituen ostera ere, jai-giroko ardailaren neurria nabarmen
igoaraziz.

*Sua nahi, Mr. Churchil?*, Koldo Izagirre (Susa, 2005)

Argazki mordoa argitaratu zituzten izparringietan, baina bigarren mailako
horietan, Daily Sketch, Western Mail eta antzekoetan, Times-ek bazeukan
besterik zertaz.

*Bizi alegiazkoak*, Marcel Schwob / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)

Brigantin eta galera mordoa hondoratu eta arpilatu zituzten, Brasilgo
tabakoz eta azukrez zamatuak, aparte utzita urre-hautsa, eta dobloiz eta
zortziko pezaz beteriko zakuak.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du mikel ximon iriondo (ximon.iri a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 abe. 21, al. (09:51)):

> belarriko mina haren sentikortasunaren baitakoa omen...
>
> Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2020
> abe. 21, al. 09:29):
>
>> Egun on.
>>
>> Duda ttiki bat piztu zait.
>>
>> Onartzekoa da multzokari batzuekin aditzarekiko komunztadura pluralean
>> egitea?
>>
>> Gazte mordoa sartu zen / ziren ?
>>
>> Gazte pila bat sartu zen / ziren?
>>
>>
>> Aditzen da, eta, semantikoki plurala denez, ez du minik egiten
>> belarrian, baina zuzentzeko da?
>>
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Fernando Rey
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201221/63ef8ae6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago