[itzul] Mordoa pluralean
IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Al, Abe 21, 15:00:44, CET 2020
Arratsalde on:
"Euskara Batuaren Eskuliburua"n, hiru sarrera aurkitu ditut "zenbatzaile zehaztugabeak" kontzeptuaren inguruan zerbait diotenak: "zenbatzaile zehaztugabeak", "zenbatzaileak eta komunztadura", eta "zenbaki kardinalak". Sarrera bakoitzaren bukaeran datorren bibliografian ere, informazio ugari dator: "Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak", "Jagonet", "EGLU"ak, eta abar.
Horri guztiari gainbegiratu bat emanda, iruditzen zait lehen esaldian aukerakoa dela singularra edo plurala. Bigarrenean, berriz, eta seguru ez banago ere, singularrera jotzen dutela ulertu dut nik.
-----Jatorrizko mezua-----
From: fernando.rey=unavarra.es a bildua mgeu.postaria.com [mailto:fernando.rey=unavarra.es a bildua mgeu.postaria.com] Noren izenean: Fernando Rey
Sent: lunes, 21 de diciembre de 2020 9:30
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Mordoa pluralean
Egun on.
Duda ttiki bat piztu zait.
Onartzekoa da multzokari batzuekin aditzarekiko komunztadura pluralean
egitea?
Gazte mordoa sartu zen / ziren ?
Gazte pila bat sartu zen / ziren?
Aditzen da, eta, semantikoki plurala denez, ez du minik egiten
belarrian, baina zuzentzeko da?
Ongi izan.
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago