[itzul] Barraren inguruko letra larriak

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
As, Ots 4, 08:13:12, CET 2020


> Aktibatu/Desaktibatu fitxategiak deskargatzeko aukera
> vs
> Aktibatu/desaktibatu fitxategiak deskargatzeko aukera

Itxura guztia du software baten gaineko azalpena dela, ezta?

Hala baldin bada, tentu pixka bat izan behar dela iruditzen zait. Agian, 
letra handi edo txikien idazkera ez da hautatu behar arrazoi 
ortotipografikoetan oinarrituta, baizik, beharbada, ikusita software 
horretan «aktibatu», «desaktibatu» aukerak zein eratan agertzen diren 
zehazki idatzita.

Izan ere, kontuan izan behar da, esate baterako, menu baten aukera 
baldin badira, hasierako letra izan ohi dela teklatu bidez lasterbide 
baten konbinazioan sartzen dena; beheko azpimarra batez markatuta etorri 
hori dira lasterbideko letra horiek. Halakoetan, letra larriak eta 
xeheak bereizten dira.

Beraz, nire gomendioa: zuen kasu zehatz horretan, ikusterik baduzue nola 
ageri diren aukerak idatzita, eta zein den lasterbidean sartzen den 
letra, hori bera errespetatu, larri nahiz xehe.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200204/96dcf183/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago