[itzul] Barraren inguruko letra larriak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Ots 4, 08:12:28, CET 2020


Nik dakidala, ez dago horrelako gomendiorik euskararako (eta gaztelaniarako
eta ingeleserako ere ez dut aurkitu ezer esplizitaturik).
Barra etzanak erabilera bat baino gehiago du. Ekarri duzuen kasuan,
disjuntzioa adierazten du; zehazki, bi aukera posibleren arteko
txandakatzea. Horregatik, uste dut logikoena dela bietan berdin jokatzea;
alegia, biak letra larriz hasita idaztea. *Aktibatu/Desaktibatu fitxategiak
deskargatzeko aukera*. Izan ere, hau adierazten ari gara barra horren bidez:

*Aktibatu fitxategiak deskargatzeko aukera*
eta, bestalde,
*Desaktibatu fitxategiak deskargatzeko aukera.*


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El lun., 3 feb. 2020 a las 14:59, Ane Lopez (<ane.lopez a bildua tradumatica.net>)
escribió:

> Kaixo:
> Zalantza bat sortu zaigu barraren inguruko hitzetan erabili beharreko
> letra larriei lotuta.
> Barraren alboetara deklinabide marka berbera idatzi behar dela ikusita,
> hauxe gure duda: letra larrien erabilerarekin ere antzera jokatu behar
> dugu? Hau da, letra larriak hitz biei jarri behar dizkiegu? Ala
> lehenengoari bakarrik?
>
> Adibidez:
> Aktibatu/Desaktibatu fitxategiak deskargatzeko aukera
> vs
> Aktibatu/desaktibatu fitxategiak deskargatzeko aukera
>
> Ba al dago erabilera hori azaltzen duen araurik/gomendiorik? Ez dugu ezer
> aurkitzen.
>
> Eskerrik asko,
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200204/1c2d4c16/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago