[itzul] Anezkak eta kezkak
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Ots 19, 17:29:03, CET 2020
Esango nuke, Koldo, "enplegu-anezka" erabili izan dugun gehienok aukera
horretara lerratu ginela Elhuyarrek ematen dituen aukera horiei
erreparaturik.lanzaderaes > eu[image: forvo]
-
1 *s.f.* [*de telar*] *anezka*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lanzadera#>
-
2 *s.f.* (Astronáut.) *anezka*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lanzadera#>, *transbordadore*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lanzadera#>
*lanzadera espacial*: espazio-anezka
Oinarritzat hartu den metaforak, zuk diozun bezala, espaziontziekin bide
du zerikusia, edo suziri edo kohetearekin, agian enplegura "jaurti" nahi
dituztelako horietan parte hartzen duten pertsonak...ez horrenbeste
joan-etorriko ideiarekin zerikusia duela, baizik eta beste honekin:
ikastaro laster baten bidez, parte hartzaile gutxirekin eta talde-lanean
oinarritutako metodologia berezi batekin, enplegua topatzeko helburuari
zehazki begira, "navette" batean bezala igorriko dituztela denak xederantz.
Nik, erabili izan dudanean, adiera edo tasun horiekin loturik erabili dut
terminoa, jakin arren ehungintzan duela jatorria, baina astronautikaren
bigarren adiera hori hartuz oinarritzat. Neuri ere ez zitzaidan egokia
iruditu, baina gaztelaniazkoa bera ere ez...enplegua bilatzeko ikastaro
formatu eta metodologia berezi batekikoa bide dago oinarrian, eta jakin ez
une hartan irudi hoberik baliatzen. Beharbada "enplegu-mintegi" bera aski
zen.
lanzadera
es > eu[image: forvo]
-
1 *s.f.* [*de telar*] *anezka*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lanzadera#>
-
2 *s.f.* (Astronáut.) *anezka*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lanzadera#>, *transbordadore*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/lanzadera#>
*lanzadera espacial*: espazio-anezka
Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2020 ots. 19, az. (08:16)):
> Kaixo:
>
> Garai bateko eztabaida izan zen "(Bus) lanzadera" nola euskaratu eta
> hainbat proposamen egin ziren, eta zenbait lekutan "anezka" hitza ari da
> erabiltzen horretarako ingelesa > gaztelania > euskara kalko baten bidez.
> Ingelesezko "shuttle", gaztelaniazko "lanzadera" eta euskarazko "anezka"
> hirurak dira ehundegiko atal mugikor bat, oihal bateko bilbea egitean haria
> ezker-eskuin eta eskuin-ezker "jaurtitzen" duena (ingelesez "shuttle" hitza
> "shoot" aditzarekin lotuta baitago, gaztelaniaz "lanzadera" hitza "lanzar"
> aditzarekin lotuta dagoen bezala. Euskaraz, berriz, horren arrastorik ez
> dago, noski). Joan-etorria egiten duen atal horren erabilera metaforikoan
> oinarrituta daude garraioarekin lotutako zabalpen lexikoak, autobus, tren
> eta baita espazio-ontzi mota batzuekin erabiltzen direnak. Denborak esango
> du erabilera hori benetan errotzen den ala ez.
>
> Arazoa, aldiz, itzulpen batzuetan ikusten den beste termino batekin dator:
> "lanzadera de empleo" esateko, hainbatek automatikoki "enplegu-anezka"
> itzultzen dute; baina, hemen, ehundegiaren atalaren zabalpen lexikoaren
> bidez baino, gaizki-ulertu batean oinarrituta dago euskarazko termino hori.
> Ulertzekoa da erdarazko esamoldean enplegua ez dela ezker-eskuin mugitzen,
> berez enplegua sortu edo bultzatu nahi duen egitura bat dela, lan bila
> dabiltzanak lan-merkatura "jaurti" nahi dutenak. Ingelesez bilaketa bat
> eginda, oso kasu gutxitan topatu dut "employement shuttle" terminoa, eta
> behin ere ez "job shuttle".
>
> Ondoriora etorrita, ez dut uste "enplegu anezka" terminoa zuzena denik
> (ezta ulergarria ere). Beharbada, "bultzatu" edo "prestatu", "trebatu" edo
> horrelako aditzen batean oinarritutako beste termino bat asmatu beharko
> genuke, gaztelaniaren morroi izaten jarraitu beharrean.
>
> Horra nire kezka anezka hitzarekin.
>
--
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200219/c5195e34/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago