[itzul] Alumbrado vial ambiental
Diez de Ultzurrun, Periko
ultzu a bildua parlamento.eus
Or, Ots 21, 14:28:29, CET 2020
Tira, Xabier, aztertu egin beharko ditugu azalpen horiek.
Orain etxera joan beharko dugu bazkaritara.
Mila esker, eta astelehen artio!
Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala 14:23
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Alumbrado vial ambiental
Niri ez zait egokia iruditzen.
Argi batek argi(zta)tu egiten du, ez girotu.
Nire susmoa da (baina ikerketa hori egitea galdegileari dagokio, ez gainontzekooi) argi "ambiental" hori ezein puntu zehatz argitzeko erabiltzen ez den argi bat dela, baizik eta argi "orokor" bat. Bide-argien kasuan, eta non ez garen ari errotulu bat argitzeko erabilitako argi bati buruz, esango nuke ia beti "bide-argiak" argi "orokorrak" direla, eta alde horretatik "alumbrado vial ambiental" nahiko erredundantea datekeela.
Era berean, oso posiblea da (oso "ohikoa", esango nuke) "girotu" egiten duen argi bat ez izatea argi orokor bat, baizik eta toki zehatz bat argitzen duena.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus<mailto:ultzu a bildua parlamento.eus>) erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (14:13)):
Giro’-, girotze’- horiek aski baliagarriak dirudite zer argi suerte jarri nahi dugun zehazteko
Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Bidaltze-data: 2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala 14:09
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Alumbrado vial ambiental
Uste dut "inguruneko argiteria" nekez ulertu ahal izango dela "NOLAKO argiteria", "NONGO argiteria"ren ordez.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus<mailto:ultzu a bildua parlamento.eus>) erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (14:05)):
Xabier, erranairu zahar bat:
“Bezeroak - Pagazaleak beti du arrazoi”
Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Bidaltze-data: 2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala 13:54
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Alumbrado vial ambiental
Bezeroak esaten al dio itzultzaileari zer jarri behar duen?
Eta zuri "inguruneko argiteria" (utz dezagun aparte "bide-" hori) egokia iruditu zaizu?
Eta azken galdera: ikertu duzu "alumbrado ambiental" zeri deitzen zaion?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (11:10)):
Mila esker, denoi. Azkenean, bezeroak "inguruneko bide-argiteria" jartzeko esan dit.
Izan ongi
Joxemari
2020/2/20 16:07(e)an, Joxemari Nuņez Etxeberria igorleak idatzi zuen:
Kaixo. Barkatuko didazue, baina lan bat entregatu beharra daukat, eta horixe falta dut emateko.
Ez duzue inoiz eman?
Mila esker
joxemari
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2020 ots. 19, az. (19:25)):
Kaixo. Hori euskaraz ikusi dudan modu bakarrean "bideetako argi apaingarria da. Hala al da?
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200221/1ac9930e/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago