[itzul] Alumbrado vial ambiental
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 21, 14:22:32, CET 2020
Niri ez zait egokia iruditzen.
Argi batek argi(zta)tu egiten du, ez girotu.
Nire susmoa da (baina ikerketa hori egitea galdegileari dagokio, ez
gainontzekooi) argi "ambiental" hori ezein puntu zehatz argitzeko
erabiltzen ez den argi bat dela, baizik eta argi "orokor" bat. Bide-argien
kasuan, eta non ez garen ari errotulu bat argitzeko erabilitako argi bati
buruz, esango nuke ia beti "bide-argiak" argi "orokorrak" direla, eta alde
horretatik "alumbrado vial ambiental" nahiko erredundantea datekeela.
Era berean, oso posiblea da (oso "ohikoa", esango nuke) "girotu" egiten
duen argi bat ez izatea argi orokor bat, baizik eta toki zehatz bat
argitzen duena.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus)
erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (14:13)):
> Giro’-, girotze’- horiek aski baliagarriak dirudite zer argi suerte jarri
> nahi dugun zehazteko
>
>
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala 14:09
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Alumbrado vial ambiental
>
>
>
> Uste dut "inguruneko argiteria" nekez ulertu ahal izango dela "NOLAKO
> argiteria", "NONGO argiteria"ren ordez.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus)
> erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (14:05)):
>
> Xabier, erranairu zahar bat:
>
> *“Bezeroak - Pagazaleak beti du arrazoi”*
>
>
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala 13:54
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Alumbrado vial ambiental
>
>
>
> Bezeroak esaten al dio itzultzaileari zer jarri behar duen?
>
> Eta zuri "inguruneko argiteria" (utz dezagun aparte "bide-" hori) egokia
> iruditu zaizu?
>
> Eta azken galdera: ikertu duzu "alumbrado ambiental" zeri deitzen zaion?
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (11:10)):
>
> Mila esker, denoi. Azkenean, bezeroak "inguruneko bide-argiteria" jartzeko
> esan dit.
>
> Izan ongi
>
> Joxemari
>
> 2020/2/20 16:07(e)an, Joxemari Nuņez Etxeberria igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo. Barkatuko didazue, baina lan bat entregatu beharra daukat, eta
> horixe falta dut emateko.
>
>
>
> Ez duzue inoiz eman?
>
>
>
> Mila esker
>
> joxemari
>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2020 ots. 19, az. (19:25)):
>
> Kaixo. Hori euskaraz ikusi dudan modu bakarrean "bideetako argi
> apaingarria da. Hala al da?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200221/3ce166c2/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago