[itzul] «Postedizio lantegia», Donostian eta Bilbon. Izena emateko epea zabalik

Mila mila a bildua eizie.eus
As, Ots 25, 11:59:40, CET 2020


«Postedizio lantegia» antolatu du EIZIEk, Donostian eta Bilbon.

Lantegi honetako bi saioetan, parte-hartzaileek aukera izango dute itzultzaile automatikoetara hurbiltzen hasteko. Eduki teorikoak hiru atal nagusitan banatuko ditugu:

Itzulpen automatikoaren oinarriak
Itzulpena, postedizioa eta zuzenketa
Postediziorako gidalerro orokorrak
Eduki horiei buruzko gako gutxi batzuk emango ditugu, eta praktikari eskainiko diogu saioen zatirik handiena.

Irakasleak: Nora Aranberri eta Uxoa Ińurrieta

Noiz:

Donostian: 2020ko martxoaren 24an eta 25ean
Bilbon: 2020ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean
Ordutegia: 16:00 - 20:00

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 25etik martxoaren 6ra, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea. <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/postedizioa-2020>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200225/34645699/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago