[itzul] «Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa, aurten Bilbon

Kike Diez de Ulzurrun kikeulzurrun a bildua yahoo.es
As, Ots 25, 12:00:15, CET 2020


 Mila, egun on. Zer moduz? 

Jaso dut ikastaroa, baita izena eman ere.
Pentsatzen dut ongi jasoko zenutela. 
Dena den, datuak betetzen hasita, galdetzen dizu ea itzultzaile automatikorik erabiltzen ote duzun. Eta bi aukera: BAI eta EZ.
Nik ez baitut erabiltzen, EZ sakatu dut.  Gero, "bidali" sakatu dut, baina ezin. 
Kontua da galdera horri "EZ" erantzunda ere, itzultzaile automatiko bat markatzeko eskatzen dizula; bestela, ezin izen-ematea bidali. 
Ongi izan
Kike Diez de Ulzurrun 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200225/d9402aa7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago