[itzul] Marca Madre
Nekane Otamendi Artola
notam83 a bildua hotmail.com
Al, Urt 20, 13:16:01, CET 2020
Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik. Uste dut marka nagusia erabiliko dugula.
Nekane
________________________________
Nork: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: 2020(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena 10:45
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Marca Madre
Xabier Aristegietak hau idatzi du: < Iruditzen zait ideiak ez dauzkagula oso argi gaztelaniazko substantibo+substantibo multzoa euskaratzerakoan, euskaraz atxiki beharreko hitz-ordenari buruz. >
Bai, hala da. Eta ez da oso harritzekoa puntu horretan ideiak oso garbi ez izatea, berezkoa baitute anbiguotasuna atributu- eta koordinazio-elkarteek: nondik begiratzen den, gerta daiteke desberdin ikustea/ulertzea.
Honela azaldu zuen Euskaltzaindiak 1992an (Hitz elkartuen osaera eta idazkera):
< Atributu-elkarteetan, izen batek beste izena zer den edo nolakoa den esaten du. Koordinazio-elkarteetan, aldiz, elkar osatzen dute biek (bata ez da, alegia, bestearen laguntzaile huts). Hutsala eta lausoa da, hainbat puntutan, zati-banaketa hori. Askotan berdin edo berdintsu du, izan ere, "A den B" edo "B den A" ereduaz baliatzea. Atributu- eta koordinazio-elkarteen arteko banaketa ere interpretazio-kontua da, halako neurri batean >
Beharbada, anbiguotasun horregatik beragatik ez ziren aipatu ere egin atributu- eta koordinazio-elkarteak Euskaltzaindiak 1995ean plazaratutako 25. arauan (Hitz elkartuen osaera eta idazkera), nahiz eta idazkera-proposamena ere egina zuen batzordeak.
Azken batean, nondik begiratzen den, era batera edo bestera uler daiteke elkarte-mota hori kasu batzuetan; beraz, eztabaidatu nahi izanez gero, ez da zaila alde baterako zein besterako argudioak bilatzen. Nahi duena has dadila eztabaidatzen "bonba(-)autoa" behar duen edo "auto(-)bonba" behar duen, eta norbaitek pentsa dezake eztabaidagarria dela zein den elkarterik egokiena, "txerri ama" edo "ama txerria". Nolanahi ere, < "ama marka" ez, baina "marka ama"... > idatzi dudanean, esan nahi nuen ezen, "ama" hitza tartean dela, bide bat egina dugula eta eztabaida teorikoa praktikaren bidez gainditua-edo dagoela. Ea lortzen dudan azaltzea:
<ama-esnea> eta <ama-hizkuntza> ez daude zalantzan (azpisarrerak dira, gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegian): <ama-esnea = amaren esnea> eta <ama-hizkuntza = amaren hizkuntza. Mendetasunezko hitz-elkarte arruntak dira, behi-esne eta kale-hizkuntza bezalaxe. Eta ez dut uste inork aldeztuko duenik haien ordez esne ama eta hizkuntza ama atributu-elkarteak erabiltzea (badaezpada: hizkuntza ama badugu, baina beste zerbait adierazteko, lengua madre / langue mère adierazteko; adibidez: gaztelaniaren eta frantsesaren hizkuntza ama latina da).
Besterik da koordinazio-elkartetzat jotzea eta ama-marka egitea, bonba-auto edo -tradiziozko hitz bat jartzearren- dorretxe gisako elkartetzat hartua. Nire ustez, ama-marka sortzeak baluke arrisku teoriko bat: mendetasunezko elkarte petotzat hartzea eta ama-marka = amaren marka deskodetzea, ama-hizkuntza bezala. Baina, gainerakoan, zuzena da aukera teoriko gisa.
Kontua da atributu-elkarte jada finkatuak direla arroka ama (roca madre), itsasontzi ama (buque nodriza), landare ama (planta madre) eta zelula ama (célula madre), lehenengo hirurak Terminologia Batzordeak berariaz oniritziak, guztiak ere txerrama tradiziodun hitz-elkartearen moldean eratuak . Eta haien moldera eratua da Ander Irizarrek aipatu duen ore ama (masa madre) ere (alde batera utzita dirudienez gaztelaniazkoa baino ez den termino hori kalkatu behar den edo beste zerbait egitea komeni den).
Horregatik uste dut bidea aski argi dagoela kasu honetan; alegia, marka ama egingo genukeela, eta ez ama marka, zeren eta, teorikoki eztabaidagarria izanik ere, praktika bide-erakusgarri gertatzen baita kasu honetan. Praktika bakarrik ez, baita tradizioa ere. Adibidez, Eliza Ama da tradizioan nagusi, inoiz alderantzizko ordenan erabili bada ere. Honela dio OEHk: <La construcción Eliza Ama, escrito Elizama en algunos casos, es de uso general en catecismos y textos similares; Ama Eliza es menos frecuente>.
Bestalde, ama hitz-elkarte baten lehen osagai gisa erabili denean tradizioan, mendetasunezko elkarte gisa erabili da, hau da, ama-hizkuntza bezala. Adibide hauek ematen ditu OEHk: amabotza, ama-gaitzak, ama maitasuna, ama-erraiak, ama-grina, amaegarria, ama sena, ama-sentimentu. Atributu-elkarte gisa, berriz, Eliza ama elkarteaz gainera, hiri ama ere ageri da OEHn (HIRI-AMA (Lar, Añ, Bera; uriama Lar, Añ). "Metrópoli, ciudad que tiene señorío sobre otras, uriama, iriama" Lar y Añ.); bai eta, aita hitzarekin, jainko aita eta jaungoiko aita ere.
Beste kontu bat da, eta interesgarria, Gilen Mejutok ekarri duena: ama ala guraso?
Egia da ingelesez parent erabiltzen dela. Eta parent erabiltzen da ingelesez euskaraz arroka ama (eu parent rock, bedrock; es roca madre; fr roche mère) eta landare ama (eu parent plant; es planta madre; fr plante mère) erabiltzen duguna. Aitzitik, ama-hizkuntza terminoaren kasuan, ohikoa da ingelesez mother language erabiltzea (askoz ugariagoa behintzat parent tongue baino); beste hainbeste itsasontzi ama kasuan ere (en mothership/mother vessel; es buque nodriza; fr navire-mère, bateau-mère).
Ez da, beraz, logikarik gabea guraso aukera proposatzea (informatikan, garai batean, direktorio guraso terminoa aski erabilia zen, zuzenean ingelesetik itzulia). Duela urte batzuk, euskarazko terminologiaren sorkuntza orain bezain "banatua" ez zegoenean (eta, ziur asko, ingelesa orain bezain nagusi ez zenean), bazen irizpide bat gutxi gorabehera honela zioena: euskarazko termino bat asmatzeko aukera hoberik ez badago (eta hori eztabaidagarria da ia beti) eta baldin eta gaztelania eta frantsesa bat badatoz, euskaraz ere bide horretatik joatea, kalkatzea, ez da burugabekeria, euskaldun guztiek berehala ulertuko baitute. Beharbada, horregatik plazaratuko eta nagusituko ziren arroka ama, landare ama, zelula ama... eta ez arroka guraso, landare guraso, zelula guraso. Orain, eztabaidatzen ari garena finkatu gabeko termino bat dugunez, zilegi da marka guraso aukera ere plazaratzea, marka ama bezain zilegi, eta arrakastarako zeinek duen aukera gehien kontsideratzea; baita bestelako aukera batzuk plazaratzea ere, hala nola sorburuko marka eta gisakoak, baldin eta ziurtatzen bada ez dutela anbiguotasunik edo zalantzarik sortzen testuingurua edozein dela ere (marka nagusi, adibidez, problematikoa gerta liteke zenbaitetan, nik uste).
Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El vie., 17 ene. 2020 a las 14:52, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>) escribió:
Iruditzen zait ideiak ez dauzkagula oso argi gaztelaniazko substantibo+substantibo multzoa euskaratzerakoan, euskaraz atxiki beharreko hitz-ordenari buruz.
Dakigunez, erabilerarik ohikoenean, euskaraz bi substantiboko hitz-elkarteetan, eskuineko substantiboa da muina, eta ezkerreko substantiboak beste hizkuntzetako adjektibo erreferentzialaren eginkizuna betetzen du: produkzio-problema = problema productivo.
Hortaz, substantibo+substantibo egitura hori euskaraz jada "okupatuta" daukagularik gaztelaniazko substantibo+adjektibo erreferentzial egitura itzultzeko... nola behar dugu jokatu substantibo+substantibo egitura GAZTELANIAZ agertzen zaigunean? Kasu horretan, gaztelaniaz interpretatzen dugu ezkerreko substantiboa dela muina ("benetako substantiboa"-edo). Nire ustez, eskuineko substantiboak adjektibo erreferentzialaren pareko zeregina betetzen du. Nola jokatzen dugu horiek euskaratzeko?
Gauzak ez daude batere argi, ondoko adibideetan ikus daitekeenez. Kasu ugaritan, iturri berberek desberdin jokatzen dute.
a) Aukera bat da gaztelaniazko hurrenkerari atxikitzea, non ezkerreko substantiboa den "egiazko substantibo", eta eskuinekoak "adjektibo" funtzioa betetzen duen.
Horrela, Alfontsok aipaturiko "arroka ama" eta "zelula ama"z gain, honako hauek ere ekar ditzakegu hizpidera:
"kafe-teatro" (Euskalterm, Elhuyar) (ez zait egokia iruditzen kasu honetan marratxoa erabiltzea)
"kafe-kontzertu" (Euskalterm, Elhuyar)
"eltxo tigre" ("mosquito tigre"), (Euskalterm, Elhuyar)
"arrain kirurgialari" ("pez cirujano") (Euskalterm)
"nozio giltzarriak" ("nociones clave"?) (ikus "Etnologiaren nozio giltzarriak", EHUren argitalpen-zerbitzuak kaleratua).
b) Beste aukera da euskaraz substantibo+adjektibo erreferentzial egituraren araberako hitz-elkartea egitea. Hori horrela, gaztelaniaz ezkerrean doan "benetako substantiboa" euskaraz eskuinean jartzen da.
Adibidez, "comida basura" itzultzeko, Elhuyar Hiztegiak eta Euskaltermek "zabor-jan" proposatzen dute, interpretaturik, noski, ezen "comida basura"= "una comida que es de tipo basura", eta ez "una basura que es de tipo comida".
Ildo beretik,
"gontz-alderdi" ("partido bisagra"?) (BERRIA, 2019-11-12, 4. or.)
"putre-funts" ("fondo buitre") (Euskalterm)
"bonba-auto" ("coche bomba") (Elhuyar, Euskalterm)
"esparru-akordio" ("acuerdo marco") (ikus Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Lege berriaren euskarazko itzulpenetik ateratako terminología jasotzen duen Patxi Petrirenaren artikulua, 2019ko apirileko Administrazioa Euskaraz aldizkarian)
"Eguzki-erregea" ("Rey Sol") (ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomiastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak)
Horregatik, nik ez dut Alfontsok bezain garbi ikusten "ama-marka" EZ erabiltzearen aldeko jarrera.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2020 urt. 17, or. (13:23)):
parent brand
It is the reference brand, that which holds the highest position in the internal company hierarchy. Normally comparable with the corporate brand, although may also relate to a product brand that is separate from the company selling it
marca matriz o marca madre
Es la marca de referencia, aquella que ostenta el lugar más alto en la jerarquía interna de una compañía. Habitualmente equiparable a la marca corporativa, aunque también puede tratarse de una marca de producto distinguible de la entidad que la comercializa
marque mére
Une marque mère est une marque ombrelle<https://www.definitions-marketing.com/definition/marque-ombrelle/> utilisée en complément d'une marque fille<https://www.definitions-marketing.com/definition/marque-fille/>. Danone ou Nestlé sont des marques mères qui chapeautent un grand nombre de marques filles dans le domaine de l'alimentaire. Dans certains cas, la marque mère est également marque éponyme<https://www.definitions-marketing.com/definition/marque-eponyme/>. La filiation marque mère / marque fille est d'ailleurs souvent affirmée dans le discours publicitaire avec des mentions du genre "Prince de Lu".
------------------
"ama marka" ez, baina "marka ama" erabiltzea (arroka ama eta zelula ama bezala, hau da, tradiziozko zerrama moldeko hitz-elkartea) ez da desegokia, nire ustez, ikusirik erdara nagusietan zer erabiltzen den. Euskaraz erabili da inoiz, hala nola Consumer aldizkarian.
Bestela, hor dago "nagusi" aukera, Euskaltermeko enpresa nagusi (empresa matriz / entreprise mére / parent company) terminoan erabilia. Badut zalantza, dena dela, "marka nagusi" terminoak testuinguru batzuetan anbiguo ez ote den izango.
Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El vie., 17 ene. 2020 a las 12:25, Nekane Otamendi Artola (<notam83 a bildua hotmail.com<mailto:notam83 a bildua hotmail.com>>) escribió:
Egun on,
Lagunduko didazue asmatzen nola itzul daitekeen "marca madre" "ama marka" ez den nolabait?
Niri "marka nagusi", "jatorrizko marka", "erro marka", "enbor marka".. bururatzen zaizkit baina ez dakit baten bat egokia ote den.
Laguntzerik bai????
Eskerrik asko
________________________________
Nork: Nekane Otamendi Artola <notam83 a bildua hotmail.com<mailto:notam83 a bildua hotmail.com>>
Bidaltze-data: 2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena 19:04
Nori: itzul eizie <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: [itzul] Marca Madre
Itzuli duzue noizbait goiko kontzeptua marken arkitektura alorrean?
Eskerrik asko.
Nekane Otamendi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200120/7b96cbe0/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago