[itzul] Ejemplares justificativos

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Uzt 1, 13:02:14, CEST 2020


Kaixo:

Honako hau aurkitu dut:

https://books.google.es/books?id=Ayb7CwAAQBAJ&pg=PT16&lpg=PT16&dq=ejemplar+justificativo&source=bl&ots=Vkm0ljG-zT&sig=ACfU3U3swnjY7gIDcYrBDyYJe4raAF0-YQ&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi0t4m46qvqAhVRzRoKHUeHD80Q6AEwBXoECAkQAQ#v=onepage&q=ejemplar%20justificativo&f=false

complementary copy
1. Ejemplar de cortesía
2. Ejemplar justificativo

"Checking copy" ere bada nonbait. Ejemplar comprobante/justiticativo:

https://books.google.es/books?id=DYngFsG2ESEC&pg=PA172&lpg=PA172&dq=ejemplar+justificativo&source=bl&ots=TrILGxrkwR&sig=ACfU3U2a2a2UEx6RxmpZpfTy0jl0kERpRQ&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwjbrqWN66vqAhVJx4UKHXvaCBY4ChDoATAAegQIChAB#v=onepage&q=ejemplar%20justificativo&f=false

Ez dut oso ongi ulertzen zergatik edo nondik etortzen den izenondoa, zerk
justifikatzen duen zer? Kontratupean sinatutakoa izaten da, dirudienez, eta
betiere, zentsu hertsi eta berean: "egilearendako aleak" baitira, salgai ez
direnak. Beharbada, "justificativo" horrek erreferentzia egin diezaioke
banatzetik kanpo edo salmenta zirkuitotik kanpo daudelako, eta, diru
kontuei dagokienez, justifikatzera behar direlako horri. Ez dakit.
Argitaletxe bati galdetzea izanen zen bide zuzena.

Jabetza intelektualaren legean egileari gorde beharrekoak agertzen dira:

https://sites.google.com/a/donostiaeskola.eus/donostia-musika-eta-dantza-eskola/proiektua/proiektua/eragileak-jabetza-intelektualaren-legea-egilea-eta-haren-eskubideak-eta-argitaratzailea?tmpl=%2Fsystem%2Fapp%2Ftemplates%2Fprint%2F&showPrintDialog=1

*60. artikulua. Formalizazioa eta gutxieneko edukia*

*Argitalpen-kontratua idatziz formalizatu beharko da, eta, edozein kasutan,
hauek adierazi beharko ditu:*

*4. Aleak banatzeko modua, eta egilearentzat, kritikarientzat eta obraren
sustapenerako erreserbatzen diren aleak.*

Argiagoa delakoan, "egilearendako aleak" paratuko nuke.

Ongi izan, Bitor





Hau idatzi du Leire (leirearano a bildua outlook.es) erabiltzaileak (2020 eka. 17,
az. (23:28)):

> Arratsalde on!
>
> Obra bat argitaratzeko-eta egileak eta argitaratzaileak sinatzen duten
> kontratuan ageri zait "ejemplares justificativos" hori; argitaraldi
> bakoitzean egileari eman beharreko aleak dira.
>
> Ez dut inon ordainik aurkitzen eta, norbaitek badaki nola eman ohi den
> euskaraz?  Edo bestela, proposamenik bai?
>
> Aldez aurretik mila esker!
>
> leire
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200701/24719edd/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago