[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
narroiabe a bildua gmail.com
Ost, Uzt 8, 18:27:25, CEST 2020
Nire hausnarketak ez du zerikusirik gustuko ez izatearekin, Xabier. TE LO
PONEMOS FÁCIL esakunea ERRAZ JARTZEN DIZUGU itzultzea, jatorrizko testuari
larregi lotzea ez ezik, agramatikala ere begitantzen zait, Alfontsok
esandakoaren ildotik. GAUZAK ERRAZ JARTZEN DIZKIZUGU ipinita, adibidez,
konpon liteke arazoa, akaso; dena den, nik neuk GAUZAK ERRAZTU/SAMURTU
erabiliko nuke.
Nuria
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 uzt. 8, az. (16:21)):
> Nik behintzat askotan entzun izan dut espresio horixe bera euskaraz, eta
> problemarik gabe erabiliko nuke. Planteamendua bera (“espresio hori ez dut
> gustuko, baina ez zait ordezkorik bururatzen” ildokoa), aski esanguratsua
> iruditzen zait.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com>
> erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt. 8, az. (09:39)):
>
>> Egun on, Itzulkideok:
>>
>> Ondo egongo zaretelakoan, jakin gura nuke zer iritzi duzuen LKren mezu
>> batean iritsi zaidan eta sarean euskaraz asko ikusi dudan baina niri neuri
>> belarriko mina sortzen didan esamolde horri buruz.
>>
>> ERRAZ JARRIKO/JARTZEN DIZUGU (bietara ikusi dut), eta denok dakigu atzean
>> zer dagoen; baina egokia da?
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik, eta gogor egin!
>> Nuria
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200708/200b9f34/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago