[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Uzt 8, 16:21:28, CEST 2020


Nik behintzat askotan entzun izan dut espresio horixe bera euskaraz, eta
problemarik gabe erabiliko nuke. Planteamendua bera (“espresio hori ez dut
gustuko, baina ez zait ordezkorik bururatzen” ildokoa), aski esanguratsua
iruditzen zait.

Xabier Aristegieta

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com> erabiltzaileak
hau idatzi du (2020 uzt. 8, az. (09:39)):

> Egun on, Itzulkideok:
>
> Ondo egongo zaretelakoan, jakin gura nuke zer iritzi duzuen LKren mezu
> batean iritsi zaidan eta sarean euskaraz asko ikusi dudan baina niri neuri
> belarriko mina sortzen didan esamolde horri buruz.
>
> ERRAZ JARRIKO/JARTZEN DIZUGU (bietara ikusi dut), eta denok dakigu atzean
> zer dagoen; baina egokia da?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik, eta gogor egin!
> Nuria
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200708/2ab0734a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago