[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Uzt 9, 14:18:49, CEST 2020
Ez dut hain argi ikusten: baldin “erraz” adberbiotzat hartzen baduzu,
“jarri” aditza osatuko du, eta esanahia “erraza suertatuko zaigu GURI, zuri
X jartzea” izango da... ez?
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau
idatzi du (2020 uzt. 9, og. (14:10)):
> Uste dut nahiko garbi dagoela kontua.
>
>
>
> 1. Ederra bota didazu.
>
> 2. Polita erantzun diozu.
>
> 3. Erraza jarriko dizugu.
>
>
>
> 1. "Eder" adjektiboa da, "erantzun", "zirikada" edo antzeko izen bati
> laguntzen dion adjektiboa: erantzun ederra, zirikada ederra bota didazu.
>
>
>
> (Izen +) adjektibo multzo horrek objektu zuzenaren funtzioa betetzen du,
> eta zenbakirik... ez daramanez, mugatuan ematen dugu.
>
>
>
> 3. "Erraz", perpaus horretan, adberbio bat da, edo adberbio funtzioa
> betetzen duen adjektiboa. Mendebaldeko euskaran mugagabean ematen ditugu
> halakoak: erraz jarri, zikin utzi... Gipuzkeraz, mugatuan: erraza(k) jarri,
> zikina(k) utzi...
>
>
>
> 2. Horrelakorik ez dut inoiz entzun. Mendebaldean, "polito erantzun diozu"
> normala da.
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/af284940/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago