[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Uzt 9, 14:10:46, CEST 2020


Uste dut nahiko garbi dagoela kontua.

1. Ederra bota didazu.
2. Polita erantzun diozu.
3. Erraza jarriko dizugu.

1. "Eder" adjektiboa da, "erantzun", "zirikada" edo antzeko izen bati laguntzen dion adjektiboa: erantzun ederra, zirikada ederra bota didazu.

(Izen +) adjektibo multzo horrek objektu zuzenaren funtzioa betetzen du, eta zenbakirik... ez daramanez, mugatuan ematen dugu.

3. "Erraz", perpaus horretan, adberbio bat da, edo adberbio funtzioa betetzen duen adjektiboa. Mendebaldeko euskaran mugagabean ematen ditugu halakoak: erraz jarri, zikin utzi... Gipuzkeraz, mugatuan: erraza(k) jarri, zikina(k) utzi...

2. Horrelakorik ez dut inoiz entzun. Mendebaldean, "polito erantzun diozu" normala da.

Asier Larrinaga Larrazabal


        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/9ecb29d8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago