[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Uzt 9, 15:16:42, CEST 2020
Niri esaldi hau etorri zait burura.
Aurten, selektibitateko ikasleei oso erraz jarri diete aprobatzea.
Niretzat, hor "erraz" adberbioa da. Eta honetan pentsatzen ari nintzela, gauza bat etorri zait burura: "predikatu-osagarria". EGLU-1en luze hitz egiten da horretaz. Beharbada, hari honetarako interesgarriena 4.2.2.3. puntuan dago (174. or.).
EGLUk dioenaren arabera, ipini dudan esaldiko "erraz" hori adjektibotzat hartu behar da. Edozelan ere, EGLUko adibidean, mugagabeaz baliatzen dira.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: jueves, 09 de julio de 2020 14:19
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
Ez dut hain argi ikusten: baldin “erraz” adberbiotzat hartzen baduzu, “jarri” aditza osatuko du, eta esanahia “erraza suertatuko zaigu GURI, zuri X jartzea” izango da... ez?
Xabier Aristegieta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt. 9, og. (14:10)):
Uste dut nahiko garbi dagoela kontua.
1. Ederra bota didazu.
2. Polita erantzun diozu.
3. Erraza jarriko dizugu.
1. "Eder" adjektiboa da, "erantzun", "zirikada" edo antzeko izen bati laguntzen dion adjektiboa: erantzun ederra, zirikada ederra bota didazu.
(Izen +) adjektibo multzo horrek objektu zuzenaren funtzioa betetzen du, eta zenbakirik... ez daramanez, mugatuan ematen dugu.
3. "Erraz", perpaus horretan, adberbio bat da, edo adberbio funtzioa betetzen duen adjektiboa. Mendebaldeko euskaran mugagabean ematen ditugu halakoak: erraz jarri, zikin utzi... Gipuzkeraz, mugatuan: erraza(k) jarri, zikina(k) utzi...
2. Horrelakorik ez dut inoiz entzun. Mendebaldean, "polito erantzun diozu" normala da.
Asier Larrinaga Larrazabal
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/14b1c28e/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago