[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Mikel musdeh a bildua gmail.com
Or, Uzt 10, 00:43:26, CEST 2020


Kontu gramatikalak aparte, edo gramatika kontuak aparte, penagarri dena 
da Gaztelaniarekiko morrontza. "Te lo ponemos fácil" oso lokuzio arrunta 
da Gaztelaniaz, eta jende guztiak uler dezake. Ez da inoiz galdetzen 
"zer" den errazten dena; badakigu hori "egitekoa dena", proposatzen 
dizuguna"... edo gisakoren bat dela.
Euskaraz zerbaiten falta sumatzen dugu (orain "faltan botatzen dugu"), 
baina eta, gainera, anbiguotasuna dugu horretan: 'guk jarri, erraz 
jartzen dugu, edozer'. Gaztelaniaz gertatzen ez dena, ''te' eta lo' hor 
ditugulako. 'Ederra bota didazu' eta 'polita erantzun diozu' adibideen 
kasuetan, esango nuke hiztunek arestian aipatutako edo esandako zerbaiti 
aipamena egiten zaiola. Elipsia argi dago horietan. 'Erraz jartzen 
dizugu' horretan, ordea, oso irekia da proposamena, eta ordura arte 
inork ez du ezer konkreturik aipatu...

Berrian, ia egunero datoz bi sudoku, bata erraza eta bestea ez hain 
erraza: biak ere jartzen dizkigute, aukeran.
Penagarri dena, berriro ere, Gaztelaniarekiko morrontza. Kategoria 
gramatikalak aparte utzita, Gaztelaniaz erraz asko bereizten ditugu 
esamoldeak, baita mugagabea ere. Baina gramatika horretan ez dute sortu 
horrelako kategoriarik. Guk, ordea, geure hizkuntza hautuak beste 
gramatika horretara makurtu arazi nahi ditugu askotan...

"Hori egitea zaila da" eta "hori egiten zail da" ez dirateke gauza bera; 
"hacer eso es difícil" eta "eso es difícil de hacer" gauza bera ez diren 
bezalaxe, ene aburuz.
"Izar asko ikusten dira" eta "izar asko ikusten da" ere ez dira gauza 
bera...

Noiz izendatuko bat "Mugagabearen mundu eguna", ea zerbait ere argitzen 
dugun eta garen?

(botatzeko gogoa nuen eta...)

Mikel

20/ 7/9 15:16(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER igorleak idatzi zuen:
>
> Niri esaldi hau etorri zait burura.
>
>                 Aurten, selektibitateko ikasleei oso erraz jarri diete 
> aprobatzea.
>
> Niretzat, hor "erraz" adberbioa da. Eta honetan pentsatzen ari 
> nintzela, gauza bat etorri zait burura: "predikatu-osagarria". 
> EGLU-1en luze hitz egiten da horretaz. Beharbada, hari honetarako 
> interesgarriena 4.2.2.3. puntuan dago (174. or.).
>
> EGLUk dioenaren arabera, ipini dudan esaldiko "erraz" hori 
> adjektibotzat hartu behar da. Edozelan ere, EGLUko adibidean, 
> mugagabeaz baliatzen dira.
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
> *From:*Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* jueves, 09 de julio de 2020 14:19
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
>
> Ez dut hain argi ikusten: baldin “erraz” adberbiotzat hartzen baduzu, 
> “jarri” aditza osatuko du, eta esanahia “erraza suertatuko zaigu GURI, 
> zuri X jartzea” izango da... ez?
>
> Xabier Aristegieta
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak 
> hau idatzi du (2020 uzt. 9, og. (14:10)):
>
>     Uste dut nahiko garbi dagoela kontua.
>
>     1. Ederra bota didazu.
>
>     2. Polita erantzun diozu.
>
>     3. Erraza jarriko dizugu.
>
>     1. "Eder" adjektiboa da, "erantzun", "zirikada" edo antzeko izen
>     bati laguntzen dion adjektiboa: erantzun ederra, zirikada ederra
>     bota didazu.
>
>     (Izen +) adjektibo multzo horrek objektu zuzenaren funtzioa
>     betetzen du, eta zenbakirik... ez daramanez, mugatuan ematen dugu.
>
>     3. "Erraz", perpaus horretan, adberbio bat da, edo adberbio
>     funtzioa betetzen duen adjektiboa. Mendebaldeko euskaran
>     mugagabean ematen ditugu halakoak: erraz jarri, zikin utzi...
>     Gipuzkeraz, mugatuan: erraza(k) jarri, zikina(k) utzi...
>
>     2. Horrelakorik ez dut inoiz entzun. Mendebaldean, "polito
>     erantzun diozu" normala da.
>
>     Asier Larrinaga Larrazabal
>
>     	
>
>     <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
>     	
>
>     <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>     	
>
> 	<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> 
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> 	
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200710/8dfd9b85/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago