[itzul] Trabajo de campo
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Uzt 9, 22:37:28, CEST 2020
Kaixo, arratsalde on:
Dirudienez, landa-lana erabiltzen da, nahiz eta nahasgarria izan, nire
irudiko; ze, landa hitza, nik uste, esnahai mugatua izan beharko luke,
herrietako eramuari dagokion lekua izanda. Horrela, landa-etnologia
(Frantzian) edo landa-antropologia (leku angloxaxoietan) existitzen da eta
bereizten da hiri-etnologia/antropologiatik, nik uste.
"Landa-lan" honako erreferentzian agertzen da:
Antropologiako hiztegia / UPV-EHUko Euskara Zerbitzua eta Balioen Filosofia
eta Gizarte Antropologia Saila. [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea,
Argitalpen Zerbitzua, [2014]
ES: trabajo de campo
FR: travail de camp, travail sur le terrain
EN: field work
Ikus "lekuan lekuko lan"
"er. sint. Parte-hartzearen bidez gizatalde batean egiten den azterketa.
Komunitate jakin batean egiten den antropologia-ikerketa trinkoa, denboran
zehar luzatzen dena. Sarritan antropologian erabiltzen da, etnografiaren
oinarri gisa; arkeologoek ere egitemn dituzte lekuan lekuko lanak, baina,
gahienean, ez pertsona bizidunen inguruan. Tradiziozko lekuan lekuko
lanaren jarraitzaileek diote zuzeneko esperientzia dela jedearen kulturen
beharrak ezagutzeko modurik egokiena".
Bestalde, badira bi kontzeptu, bada, agian zehatzagoak eta egokiagoak izan
daitzekeenak: azter-eremu eta *lekuan lekuko lan edo ikerketa*. Biek ala
biek jakintza-arloko metodo/eremu kualitatiboari errerentzia eginen
liokete(behaketa parte-hartzailea, elkarrizketak...).
Hori guztia, beharbada, honako liburuan ere aurki daiteke:
Etnologiaren nozio giltzarriak: azterketak eta testuak/ Marie-Odile Géraud,
Olivier Leservoisier, Olivier, Richard Pottier; languntzailea, Gérdald
Gaillard. Bilbo: EHU, 2011.
Ongi izan, Bitor
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 uzt. 9, og. (13:29)):
> "landa-lana" erabiltzen da aspalditik hori adierazteko. Elhuyarren,
> Euskaltermen eta Wikipedian dago, adibidez. Horretaz gainera,
> "landa-azterketa" eta "eremu-ikerketa" ere ematen ditu Elhuyar hiztegiak
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El jue., 9 jul. 2020 a las 10:23, erroteta (<joseba a bildua erroteta.com>)
> escribió:
>
>> Inkesta bat egitean eta horrelakoetan, toki bakoitzean egin behar den
>> lanari dagokionean.
>>
>> Nola esango zenukete?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/d661e7eb/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago