[itzul] izenondo elkartuak gaztelaniaz
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Uzt 9, 15:21:28, CEST 2020
Oso maiz, eta oso aspalditik, aurkitzen naiz era honetako kateak itzuli
beharrean gaztelaniatik euskarara, batez ere administrazio-testuetan: *para
detectar y atender situaciones de desprotección y de conflictos
intrafamiliares agravadas por el confinamiento y que requiriesen de
una **intervención
psicosocial o socioeducativa...**l*odiz nabarmendutako horien gainean nabil.
irtenbideetako bat izan ohi da, nik oso gogoko ez dudana, hitz elkarketaz
ematea, ustez bi arlo izendatzen dituzten adjektibo konposatu horiek izen
bihurtuz eta, hartara, bi osagarri dituen buru bakarreko unitate bat
emanez: *psikologia- eta gizarte-interbentzio (*edo *esku-hartzea), *eta,
hartara, berdin bigarrenarekin, *gizarte- eta hezkuntza-interbentzio (*edo
*esku-hartzea*).
Hainbat eragozpen ikusten dizkiot irtenbide horri. Batetik, *soziolinguistiko
*gizarte- eta hizkuntzalaritza-... emango ez genukeen arrazoi beragatik,
nik *psikosozial *emango nuke.
Bestean ere, *sozioedukatibo *emango nuke. Baina, gure testuetan,
baztertuta daude, erbesteratua, esango nuke, *edukazio *eta horren
eratorriak, *hezi-*ren eratorriak lehenesten dira sistematikoki (Berdin
gertatzen da *formazio *eta *prestakuntza *bikotearekin)*. *
Zer egiten du jendeak horrelakoekin, *psicosocial, socioeducativo,
sociolingüístico *eta halakoekin? aurkitzen ahal diezue hitz elkarketazko
aukera horiei eragozpenik, nik legetxe?
Bitxia, edukazio
Oskar Arana Ibabe
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/7990fca2/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago