[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Uzt 15, 11:06:45, CEST 2020


Uste dut erantzuna zeure hitzetan bertan datzala: bide bat baldin badago
bien artean, seinale da biak toki berean ez daudela, ez?

Nire ustez, "gauzak erraztu egingo dizkizugu" esaldia "lagundu egingo
dizugu"ren ildokoa da, eta "gauzak erraz utziko dizkizugu" esaldia, "inoren
laguntzarik behar ez izateko moduan utziko dizkizugu gauzak"en ildokoa.

Hortik aurrera, kontua zein da: esanahiaren aldetik ez dagoela alderik bien
artean, ala "gaztelaniarekiko morrontza" jotzen dena ekiditeagatik, ontzat
ematen dela esanahi berbera ez ematea?

Xabier Aristegieta


oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt.
10, or. (12:22)):

> Bide luzea al dago "(gauzak edo dena delakoa.... elipsia eginez)
> zaildu/erraztu egingo dizkizugu"-tik "(gauzak edo dena delakoa, elipsia
> eginez) erraz/zail jarriko dizkizugu"-ra? Eta ba al dago beharrik bide hori
> egiteko, lehena zuzena izanik? Eta, beharrik ez bada, zergatik egin dugu
> bide laburtxo hori?...Horrela, aliritzian esanda (barkatu ausarkeria).
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Gerardo (gmarkuleta a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt. 9,
> og. (23:22)):
>
>> Ez nizueke zail jarri nahi, baina, erraz jartzen didatenean, amore
>> ematen dut gehienetan.
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200715/760cdd86/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago