[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Uzt 16, 10:00:34, CEST 2020


Nire ustean, esaldi bat eta bestea horrela hutsean emanik, bestelako
inguruabar edo testuingururik gabe, ez dago alderik. Bigarrena beharrik
gabeko kalko idiomatikoa (esapidezkoa) izateaz at,... beharbada. Ikusirik,
ordea, idazle finek zeinen usu erabili duten, izan liteke garbizalekeria,
nire aldetik. Eliditzen dena zer den ezin jakinik (testuingurua), bestalde,
ebatzi ezinezkotzat emango nuke kasua. Baina morrontza kasurik larriena ere
ez dirudi, hala izatekotan.

Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
uzt. 15a, az. 20:01):

> Uste dut erantzuna zeure hitzetan bertan datzala: bide bat baldin badago
> bien artean, seinale da biak toki berean ez daudela, ez?
>
> Nire ustez, "gauzak erraztu egingo dizkizugu" esaldia "lagundu egingo
> dizugu"ren ildokoa da, eta "gauzak erraz utziko dizkizugu" esaldia, "inoren
> laguntzarik behar ez izateko moduan utziko dizkizugu gauzak"en ildokoa.
>
> Hortik aurrera, kontua zein da: esanahiaren aldetik ez dagoela alderik
> bien artean, ala "gaztelaniarekiko morrontza" jotzen dena ekiditeagatik,
> ontzat ematen dela esanahi berbera ez ematea?
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2020
> uzt. 10, or. (12:22)):
>
>> Bide luzea al dago "(gauzak edo dena delakoa.... elipsia eginez)
>> zaildu/erraztu egingo dizkizugu"-tik "(gauzak edo dena delakoa, elipsia
>> eginez) erraz/zail jarriko dizkizugu"-ra? Eta ba al dago beharrik bide hori
>> egiteko, lehena zuzena izanik? Eta, beharrik ez bada, zergatik egin dugu
>> bide laburtxo hori?...Horrela, aliritzian esanda (barkatu ausarkeria).
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
>> Hau idatzi du Gerardo (gmarkuleta a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt.
>> 9, og. (23:22)):
>>
>>> Ez nizueke zail jarri nahi, baina, erraz jartzen didatenean, amore
>>> ematen dut gehienetan.
>>>
>>>
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/9e50e148/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago