[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Uzt 16, 10:54:56, CEST 2020
Euskara denez euskaldunok gure hizkuntzan (h.d. euskaraz) komunikatu nahian erabili eta erabiltzen ohi dugun hizkuntza, eta ez soilik honen parte ahalik eta gehien urruntzen dena espainoletik, wolofetik, guaranitik...
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
==================================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoa: 655728290
posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com <mailto:bittorhidalgo1 a bildua gmail.com>
posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');>
==================================
Hemendik: oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko uztaila 16, osteguna 10:01
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
Nire ustean, esaldi bat eta bestea horrela hutsean emanik, bestelako inguruabar edo testuingururik gabe, ez dago alderik. Bigarrena beharrik gabeko kalko idiomatikoa (esapidezkoa) izateaz at,... beharbada. Ikusirik, ordea, idazle finek zeinen usu erabili duten, izan liteke garbizalekeria, nire aldetik. Eliditzen dena zer den ezin jakinik (testuingurua), bestalde, ebatzi ezinezkotzat emango nuke kasua. Baina morrontza kasurik larriena ere ez dirudi, hala izatekotan.
Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com> > igorleak hau idatzi zuen (2020 uzt. 15a, az. 20:01):
Uste dut erantzuna zeure hitzetan bertan datzala: bide bat baldin badago bien artean, seinale da biak toki berean ez daudela, ez?
Nire ustez, "gauzak erraztu egingo dizkizugu" esaldia "lagundu egingo dizugu"ren ildokoa da, eta "gauzak erraz utziko dizkizugu" esaldia, "inoren laguntzarik behar ez izateko moduan utziko dizkizugu gauzak"en ildokoa.
Hortik aurrera, kontua zein da: esanahiaren aldetik ez dagoela alderik bien artean, ala "gaztelaniarekiko morrontza" jotzen dena ekiditeagatik, ontzat ematen dela esanahi berbera ez ematea?
Xabier Aristegieta
oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com <mailto:oskar.arana a bildua gmail.com> > erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt. 10, or. (12:22)):
Bide luzea al dago "(gauzak edo dena delakoa.... elipsia eginez) zaildu/erraztu egingo dizkizugu"-tik "(gauzak edo dena delakoa, elipsia eginez) erraz/zail jarriko dizkizugu"-ra? Eta ba al dago beharrik bide hori egiteko, lehena zuzena izanik? Eta, beharrik ez bada, zergatik egin dugu bide laburtxo hori?...Horrela, aliritzian esanda (barkatu ausarkeria).
Oskar Arana Ibabe
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Gerardo (gmarkuleta a bildua gmail.com <mailto:gmarkuleta a bildua gmail.com> ) erabiltzaileak (2020 uzt. 9, og. (23:22)):
Ez nizueke zail jarri nahi, baina, erraz jartzen didatenean, amore
ematen dut gehienetan.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/87fc3c2b/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD0000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/87fc3c2b/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/87fc3c2b/attachment-0005.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/87fc3c2b/attachment-0006.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/87fc3c2b/attachment-0007.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago