[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Uzt 16, 11:02:03, CEST 2020


Bai, arrazoi: lehenak gradua aditzera emango luke, hartara. Bigarrenak ez
du gradurik bereizten,... beraz beharrezko mailegua, baldin mailegua bada.
Lehen esaldiak ere balioko luke,... inguruabarrak
edo testuingurua behar, jaki teko. Determinantea, oso, elipsia eta
testuingurua, jakiteko beste nolabait zelan emango genukeen. Hainbeste
aukera daude gauza bera era batera edo bestera emateko ze.... irudiak ere
asko, erabil daitezkeenak eta erabiltzen direnak. Baina lehen ere esan dut,
kalko idiomatikoa izatekotan, zenbat eta zenbat hori baino larriagoak
....! Hasierara itzuliz.

Gerardo <gmarkuleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 uzt. 15a, az.
16:30):

> Oskar maitea:
>
> Ez nizueke zail jarri nahi, baina, erraz jartzen didatenean, amore
> ematen dut gehienetan. >>
>
> Ez nizueke zaildu nahi, baina, errazten didatenean, amore ematen dut
> gehienetan.
>
> Baliokidetzat jo ditzakegu?
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/d20eea00/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago