[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Gerardo gmarkuleta a bildua gmail.com
Ast, Uzt 16, 16:31:03, CEST 2020


"Erregistro", zeinen berba ederra, eta zeinen gutxi entzuna halako 
testuinguruetan.

Zuri ala beltz (eta ez "edo").

Kalkotzat epaitzen ditugu halako asko (anatema!), zein kontestutan 
erabiltzen ditugun begiratu gabe.

Euskara ustez hobetzeko asmotan, euskara estutzen eta zikoitzen ari 
garela pentsatu gabe.

Gaztelaniarekin komun duguna (edo izan genuena) amorruz baztertzeko 
ahaleginean, (ahozko) euskara erreala estandarretik urruntzen dugu, eta 
euskaldunen gogotik.

Ene uste apalean, eta oker ez banago (eta ene bizkarrak baietz dio).




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago