[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Uzt 16, 12:46:31, CEST 2020
Ez gara bakarrak, gainera, ahalegin horretan: Fundeuk, oraintxe, "mejor
primera fila que front row", ez ote dugu guk ere eskubide hori, "hobe
orolgi, mendebaldean zenbait lekutan, edo" goroldio", batuan, ezen ez
"musgue/musgoa",... badakit beste maila batean dabilela mailegu lexikoa edo
idiomatikoa... baina handiagoek ere guk baino are zorrozkiago darabilte
galbahea...
oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 uzt.
16a, og. 11:12):
> Bai, baina horren buelta da eze euskaldunek gaur hitz egiten dugun moduan
> idatziz gero,....edo esan ohi den moduan, "herriak" hitz egiten duen moduan
> idatziz gero.... alegia, urrun daudela, oso, are erregistrorik apalenean
> ere, ahoz erabiltzen dena, eta idatzi idazten duguna.... eta ahalegin
> handia egiten dugula galtzen ari direnak ez galtzeko (aurrekoan, gure amari
> lehen aldiz entzun nion "orolgi batzen joaten zirela umetan".... berak
> berreskuratua, ze 51 urtean lehenengoz entzun bainion hitz hori, "musgue
> batzen" erabili izan baitu gehienetan. Nik horrelako kontralapsusak asko
> eskertzen dizkiet euskaraz eskolatzeko aukerarik izan ez zuten gure
> aurrekoei. Horregatik eskertzen ditut honelako ahalegin
> "antikominukatiboak". Nahiz eta garaion, historiaren eta hainbat olderen
> kontrakoak izan.....
>
> Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
> (2020 uzt. 16a, og. 10:55):
>
>> Euskara denez euskaldunok gure hizkuntzan (h.d. euskaraz) komunikatu
>> nahian erabili eta erabiltzen ohi dugun hizkuntza, eta ez soilik honen
>> parte ahalik eta gehien urruntzen dena espainoletik, wolofetik,
>> guaranitik...
>>
>>
>>
>> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,
>> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
>> ==================================
>> Bittor Hidalgo Eizagirre
>> Buztintxulo 72, behea
>> 20015 Donostia (Gipuzkoa)
>> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
>> Tfnoa: 655728290
>> posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com
>> posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
>> ==================================
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
>> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko uztaila 16, osteguna 10:01
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
>>
>>
>>
>> Nire ustean, esaldi bat eta bestea horrela hutsean emanik, bestelako
>> inguruabar edo testuingururik gabe, ez dago alderik. Bigarrena beharrik
>> gabeko kalko idiomatikoa (esapidezkoa) izateaz at,... beharbada. Ikusirik,
>> ordea, idazle finek zeinen usu erabili duten, izan liteke garbizalekeria,
>> nire aldetik. Eliditzen dena zer den ezin jakinik (testuingurua), bestalde,
>> ebatzi ezinezkotzat emango nuke kasua. Baina morrontza kasurik larriena ere
>> ez dirudi, hala izatekotan.
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
>> uzt. 15a, az. 20:01):
>>
>> Uste dut erantzuna zeure hitzetan bertan datzala: bide bat baldin badago
>> bien artean, seinale da biak toki berean ez daudela, ez?
>>
>>
>>
>> Nire ustez, "gauzak erraztu egingo dizkizugu" esaldia "lagundu egingo
>> dizugu"ren ildokoa da, eta "gauzak erraz utziko dizkizugu" esaldia, "inoren
>> laguntzarik behar ez izateko moduan utziko dizkizugu gauzak"en ildokoa.
>>
>>
>>
>> Hortik aurrera, kontua zein da: esanahiaren aldetik ez dagoela alderik
>> bien artean, ala "gaztelaniarekiko morrontza" jotzen dena ekiditeagatik,
>> ontzat ematen dela esanahi berbera ez ematea?
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>>
>>
>> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2020
>> uzt. 10, or. (12:22)):
>>
>> Bide luzea al dago "(gauzak edo dena delakoa.... elipsia eginez)
>> zaildu/erraztu egingo dizkizugu"-tik "(gauzak edo dena delakoa, elipsia
>> eginez) erraz/zail jarriko dizkizugu"-ra? Eta ba al dago beharrik bide hori
>> egiteko, lehena zuzena izanik? Eta, beharrik ez bada, zergatik egin dugu
>> bide laburtxo hori?...Horrela, aliritzian esanda (barkatu ausarkeria).
>>
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du. Argazkia]
>>
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>>
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Gerardo (gmarkuleta a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt.
>> 9, og. (23:22)):
>>
>> Ez nizueke zail jarri nahi, baina, erraz jartzen didatenean, amore
>> ematen dut gehienetan.
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/ead2280f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago