[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Uzt 16, 13:28:51, CEST 2020
Nire ustez, urrezko erregela da esanahiaren zehaztasuna ez sakrifikatzea.
Ez dira gauza bera "azterketa erraztu digute" (hots, azterketa-eredu bat
zegoen, eta hori erraztu eta beste bat jarri digute) eta "erraz(a) jarri
digute azterketa" (hasiera-hasieratik, azterketa erraz bat jarri dute,
gainditzeko modukoa).
Xehekeriak? Txikikeriak? Norberak ebatz beza. Niri, behintzat, iruditzen
zait ezen, mintzamena eta idazmena ororen esku dagoen gizarte honetan,
testuetara dedikatzen garenok gure zereginaren espezifikotasuna aldarrikatu
ahal izateko dauzkagun argudioetako bat dela, hain zuzen ere,
"punttalakurlotasuna", esanahi-ñabardura ñimiñoenekiko sentiberatasuna.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt.
16, og. (12:46)):
> Ez gara bakarrak, gainera, ahalegin horretan: Fundeuk, oraintxe, "mejor
> primera fila que front row", ez ote dugu guk ere eskubide hori, "hobe
> orolgi, mendebaldean zenbait lekutan, edo" goroldio", batuan, ezen ez
> "musgue/musgoa",... badakit beste maila batean dabilela mailegu lexikoa edo
> idiomatikoa... baina handiagoek ere guk baino are zorrozkiago darabilte
> galbahea...
>
> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 uzt.
> 16a, og. 11:12):
>
>> Bai, baina horren buelta da eze euskaldunek gaur hitz egiten dugun moduan
>> idatziz gero,....edo esan ohi den moduan, "herriak" hitz egiten duen moduan
>> idatziz gero.... alegia, urrun daudela, oso, are erregistrorik apalenean
>> ere, ahoz erabiltzen dena, eta idatzi idazten duguna.... eta ahalegin
>> handia egiten dugula galtzen ari direnak ez galtzeko (aurrekoan, gure amari
>> lehen aldiz entzun nion "orolgi batzen joaten zirela umetan".... berak
>> berreskuratua, ze 51 urtean lehenengoz entzun bainion hitz hori, "musgue
>> batzen" erabili izan baitu gehienetan. Nik horrelako kontralapsusak asko
>> eskertzen dizkiet euskaraz eskolatzeko aukerarik izan ez zuten gure
>> aurrekoei. Horregatik eskertzen ditut honelako ahalegin
>> "antikominukatiboak". Nahiz eta garaion, historiaren eta hainbat olderen
>> kontrakoak izan.....
>>
>> Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
>> (2020 uzt. 16a, og. 10:55):
>>
>>> Euskara denez euskaldunok gure hizkuntzan (h.d. euskaraz) komunikatu
>>> nahian erabili eta erabiltzen ohi dugun hizkuntza, eta ez soilik honen
>>> parte ahalik eta gehien urruntzen dena espainoletik, wolofetik,
>>> guaranitik...
>>>
>>>
>>>
>>> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,
>>> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
>>> ==================================
>>> Bittor Hidalgo Eizagirre
>>> Buztintxulo 72, behea
>>> 20015 Donostia (Gipuzkoa)
>>> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
>>> Tfnoa: 655728290
>>> posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com
>>> posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
>>> ==================================
>>>
>>>
>>>
>>> *Hemendik:* oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>
>>> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko uztaila 16, osteguna 10:01
>>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>> *Gaia:* Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU
>>>
>>>
>>>
>>> Nire ustean, esaldi bat eta bestea horrela hutsean emanik, bestelako
>>> inguruabar edo testuingururik gabe, ez dago alderik. Bigarrena beharrik
>>> gabeko kalko idiomatikoa (esapidezkoa) izateaz at,... beharbada. Ikusirik,
>>> ordea, idazle finek zeinen usu erabili duten, izan liteke garbizalekeria,
>>> nire aldetik. Eliditzen dena zer den ezin jakinik (testuingurua), bestalde,
>>> ebatzi ezinezkotzat emango nuke kasua. Baina morrontza kasurik larriena ere
>>> ez dirudi, hala izatekotan.
>>>
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2020 uzt. 15a, az. 20:01):
>>>
>>> Uste dut erantzuna zeure hitzetan bertan datzala: bide bat baldin badago
>>> bien artean, seinale da biak toki berean ez daudela, ez?
>>>
>>>
>>>
>>> Nire ustez, "gauzak erraztu egingo dizkizugu" esaldia "lagundu egingo
>>> dizugu"ren ildokoa da, eta "gauzak erraz utziko dizkizugu" esaldia, "inoren
>>> laguntzarik behar ez izateko moduan utziko dizkizugu gauzak"en ildokoa.
>>>
>>>
>>>
>>> Hortik aurrera, kontua zein da: esanahiaren aldetik ez dagoela alderik
>>> bien artean, ala "gaztelaniarekiko morrontza" jotzen dena ekiditeagatik,
>>> ontzat ematen dela esanahi berbera ez ematea?
>>>
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2020
>>> uzt. 10, or. (12:22)):
>>>
>>> Bide luzea al dago "(gauzak edo dena delakoa.... elipsia eginez)
>>> zaildu/erraztu egingo dizkizugu"-tik "(gauzak edo dena delakoa, elipsia
>>> eginez) erraz/zail jarriko dizkizugu"-ra? Eta ba al dago beharrik bide hori
>>> egiteko, lehena zuzena izanik? Eta, beharrik ez bada, zergatik egin dugu
>>> bide laburtxo hori?...Horrela, aliritzian esanda (barkatu ausarkeria).
>>>
>>>
>>>
>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>
>>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du. Argazkia]
>>>
>>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>>>
>>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>>
>>> edo udalorea (Bizkaian)
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Gerardo (gmarkuleta a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 uzt.
>>> 9, og. (23:22)):
>>>
>>> Ez nizueke zail jarri nahi, baina, erraz jartzen didatenean, amore
>>> ematen dut gehienetan.
>>>
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200716/c36c3080/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago