[itzul] sideman

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
As, Eka 9, 12:24:02, CEST 2020


Mila esker, Antton, azalpen zehatz-zehatzengatik.
Eta niri ez bururatzea corpusetan arakatzea (ez dut ohiturarik),..hori ere
zuzendu beharko dut).
Bai, biak dira egokiak, bereizketa egin behar denerako, *estudio(ko)
musikari *eta *saio(ko) musikari*...
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du Antton Gurrutxaga Hernaiz (a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 eka. 9, ar. (08:26)):

> Oskar:
>
> Niri ere iruditzen zait *estudio-musikari* egokia dela, eta ez dut uste
> anbiguotasun-arazorik sortzen duenik *estudio *konposizio-mota bat
> delako, "konposizio-mota"+*musikari *elkarteak (*sinfonia-musikari,
> kuarteto-musikari*...) ez direlako batere ohikoak, eta nekez gertatuko
> delako 'estudioak konposatzen/jotzen dituen musikaria' adieran
> interpretatzea (besterik litzateke, noski, bigarren osagaia *konpositore *
> balitz).
>
> Baina, gure iritzia gorabehera, erabilera-datuak aztertzea aski da *estudioko
> musikari* lehenesteko:
>
> *estudio-musikari / estudioko musikari*
>
> LB: 0 / 9
> ElhWC: 0 / 6
> ETC: 0 / 25
> Google ([x *musikari(a/ak)*], azken orriko kopuruak) 19+1+2 / 61+30+24
> Google ([x *musikari(a/ak)*], lehen orriko kopuruak) 66+1+2 / 294+309+65
>
> Bestetik, *saio-musikari / saioko musikari *terminoak ere agertzen dira
> testuetan:
> LB: 1 / 0
> Google ([x *musikari(a/ak)*], azken orriko kopuruak)  15+9+5 / 30+13+10
> Google ([x *musikari(a/ak)*], lehen orriko kopuruak)  15+9+5 / 73+39+10
>
> *Saioko musikari* gehiago erabili da, baina kontuan izan agerpen batzuk
> ez direla aztertzen ari garen adierakoak:
>
> "X M. Moreno Pirata –Buenafuenteren telebista *saioko musikaria*– eta
> Igor Telletxea ere ikuskizuneko kide izango zirela adierazi zidatenean."
> "ETB-ko 'Gure Doinuak' *saioko musikariak* dira Gaizka Duo eta Maria
> Ereña Gueñesko gazteak"
>
> Beraz, *saioko musikari* ez da beti 'session musician', baina uste dut
> testuinguruan ez dela interpretazio-arazorik izaten.
>
> Gaur egun gehiegi bereizten ez diren *studio musician / session musician*
> (gaztelaniaz *sesionista *ere esaten zaiona) terminoen arteko bereizketa
> egin behar denerako, aukera egokia izan daiteke *estudioko musikari /
> saioko musikari* (edo *saio-musikari*) bikotea.
>
> *Antton Gurrutxaga*
> Hizkuntza Baliabideak eta Tresnak
> [image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
> <http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
> <https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
>
> On Mon, 8 Jun 2020 at 13:32, oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> wrote:
>
>> Musikari baten biografian aurkitu dut "*sideman*" hitza. Ez nuen
>> ezagutzen. Dirudienez, wikipedian aurkitu ditudan definizioen arabera,
>> talde bateko kidea izan gabe estudioko grabazio-saioetarako edo zuzeneko
>> emanaldietearako kontratatzen den musikaria da, dela tresna jotzailea edo
>> kantaria. Hona definizioa, ingelesez: "
>> *are musicians hired to perform in recording sessions
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Recording_session> or live performances.
>> Session musicians are usually not permanent members of a musical ensemble
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Musical_ensemble> or band. They work behind
>> the scenes and rarely achieve individual fame in their own right as
>> soloists <https://en.wikipedia.org/wiki/Solo_(music)> or bandleaders
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Bandleader>. However, top session musicians
>> are well known within the music industry
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Music_industry>, and some have become
>> publicly recognized, such as the Wrecking Crew
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/The_Wrecking_Crew_(music)>, and The Funk
>> Brothers <https://en.wikipedia.org/wiki/The_Funk_Brothers> who worked with
>> Motown Records <https://en.wikipedia.org/wiki/Motown_Records>. Many session
>> musicians specialize in playing common instruments such as guitar
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Guitar>, piano
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Piano>, bass
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Electric_bass>, or drums
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Drum_kit>. Others are specialists, and play
>> brass <https://en.wikipedia.org/wiki/Brass_instrument>, woodwinds
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Woodwind_instrument>, and strings
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/String_instrument>. Many session musicians
>> play multiple instruments, which lets them play in a wider range of musical
>> situations, genres and styles. Examples of "doubling" include double bass
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Double_bass> and electric bass
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Electric_bass>, acoustic guitar
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Acoustic_guitar> and mandolin
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Mandolin>, piano
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Piano> and accordion
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Accordion>, and saxophone and other woodwind
>> instruments.Many session musicians specialize in playing common instruments
>> such as guitar <https://en.wikipedia.org/wiki/Guitar>, piano
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Piano>, bass
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Electric_bass>, or drums
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Drum_kit>. Others are specialists, and play
>> brass <https://en.wikipedia.org/wiki/Brass_instrument>, woodwinds
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Woodwind_instrument>, and strings
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/String_instrument>. Many session musicians
>> play multiple instruments, which lets them play in a wider range of musical
>> situations, genres and styles. Examples of "doubling" include double bass
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Double_bass> and electric bass
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Electric_bass>, acoustic guitar
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Acoustic_guitar> and mandolin
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Mandolin>, piano
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Piano> and accordion
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Accordion>, and saxophone and other woodwind
>> instruments. Session musicians are used when musical skills are needed on a
>> short-term basis. Typically session musicians are used by recording studios
>> to provide backing tracks <https://en.wikipedia.org/wiki/Backing_track> for
>> other musicians for recording sessions and live performances; recording
>> music for advertising <https://en.wikipedia.org/wiki/Advertising>, film,
>> television, and theatre <https://en.wikipedia.org/wiki/Theatre>. In the
>> 2000s, the terms "session musician" and "studio musician" are synonymous,
>> though in past decades, "studio musician" meant a musician associated with
>> a single record company <https://en.wikipedia.org/wiki/Record_label>,
>> recording studio <https://en.wikipedia.org/wiki/Recording_studio> or
>> entertainment agency <https://en.wikipedia.org/wiki/Talent_agent>.[2]
>> <https://en.wikipedia.org/wiki/Session_musician#cite_note-2>   *
>> Wikipedian, ordain hauek ematen dira: gaztelaniaz: *músico de sesión*;
>> katalanez: *músic de sessió*; ingelesez: wikipediako fitxetan hainbat
>> sarrera ditu, elkarrengana igortzen dutenak: *sideman; session musician;
>> studio musician; *edo *backing musician; *frantsesez: *musicien de
>> studio*; portugesez: músico de sessão, eta alemanez (ez dakit alemanez
>> baina kasu honetan erraz dago antzematea adierari eta eratzeko moldeari),
>> *Studiomusiker.*
>>
>> Wikipedian ere ez daukagu euskarazko fitxarik eta ordainik, baina, beste
>> hizkuntzen aukera ikusita, bi bide, bederen, badaude aukeran. Gainera,
>> definizioaren arabera, jatorrian ez ziren gauza bera *session musician*
>> eta *studio musician*: *emanaldiko musikari *nahiz *saioko musikari**, e*do
>> *emanaldi-musikari *nahiz *saio-musikari*, batetik, eta *estudio-musikari
>> *edo *estudioko musikari *bestetik. Niri, hitz-elkarketaren aukera ona
>> iruditu zait, alemanaren bidetik, baina, eragozpena, *estudio, *euskaraz
>> eta musikaren eremuan, konposizio jakin baten izena ere izatea. Berez, *estudio-musikari
>> *iruditu zait egokiena, baina desanbiguatzearren, *estudioko musikari *da
>> igoal egokiagoa.
>>
>> Zer iruditzen zaizue?
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200609/571b83cf/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago