[itzul] Concéntrate en el paisaje
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Eka 10, 12:27:38, CEST 2020
Horrelako "estetikekin" gertatzen dena da (eta esango nuke garbizalekeria
ere halako "estetika" baten ildokoa dela) azkenean bukatzen dugula edozein
irizpide lehenetsiz itzultzaile batentzat nagusi eta gainerakoen
menperatzaile izan beharko lukeenaren aldean: jatorrizkoaren esanahia
helaraztea, ez gehiagorik, ez gutxiagorik, ez pittin bat bestelakorik, ez
oso bestelakorik.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus)
erabiltzaileak (2020 eka. 10, az. (12:18)):
> Badirudi, Xabier, konplexu hori oso zabaldurik dagoela, edo eta berriki
> arte bederen egon dela, eta haren ihesi bezala gabiltzala askotan.
>
> Dena dela, baten batek aipatu zuen “paisaiaren estetika” ere oso
> inportantea dela zabaldu nahi den mezuan eta betetzen duela bere
> betekizuna, eta hartzaileak mezuarekin identifikaraztea ere hor tartean
> izaten dela.
>
>
>
> Azkenean, Iruñerri aldean gertatu omen zen pasadizo bat kontatuko dut:
>
>
>
> *“Behin batean, Noaingo aireportua egin zutenean, eta inauguratu baino
> lehen euskaraz ere jarri zutenean, ‘aireportu’ jarri zuten, jakina, eta
> izan omen zen bere kexua haserre erakutsi zuenik esanez: ¡Pa eso tenemos
> traductores!*
>
>
>
>
>
>
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 11:13
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje
>
>
>
> Honek gogorarazten dit orain dela urte batzuk egin zen Menchu Gal
> margolariaren erakusketa bat. Erakusketaren kartelean, gaztelaniazko
> goiburu modura, hitz hauek: "Un espíritu libre". Euskaraz "Espiritu
> libre/aske bat" eman al zuten? Ez. Euskararako, "Kolorearen indarra"
> jartzea erabaki zuen norbaitek.
>
>
>
> Pentsatu nahi dut ez zutela "antzekoegitasun-konplexu"aren eraginpean
> erabaki euskarazkoa aldatzea.
>
>
>
> Jakina, pentsatzen hasiz gero, halaber jo genezake erakusketa berez eta
> jatorriz euskaraz zegoela antolatuta eta pentsatuta, eta
> "antzekoegitasun-konplexua" gaztelaniazko bertsioa prestatzean zela
> agertu...
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus)
> erabiltzaileak (2020 eka. 10, az. (10:33)):
>
> Keinu ttipi bat eginez:
>
>
>
> *“Laket hadi paiasaiarekilan”*
>
>
>
> *Hemendik:* Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr]
>
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 10:29
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje
>
>
>
> Paisaiari adi izan zaitez.
>
>
>
> Bakartxo
>
> *envoyé :* 10 juin 2020 à 10:22
> *de :* Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com>
> *à :* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *objet :* Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje
>
>
>
> Jarri/bildu arreta osoa paisaian
>
>
>
> Iñaki
>
>
>
> On Wed, 10 Jun 2020 at 10:11, Iban LZ <ibanlaka a bildua gmail.com> wrote:
>
> Paisaia bisaia.
>
>
>
> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2020 eka. 9, ar. 22:06):
>
> Kaixo.
>
> Goiko hori emateko aukerak?
>
> Izan ongi
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200610/9ae2dd2b/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago