[itzul] Concéntrate en el paisaje

Diez de Ultzurrun, Periko ultzu a bildua parlamento.eus
Ost, Eka 10, 12:35:18, CEST 2020


Eta esan beharrik ez dago itzulpen zuzenekoena zuk eman duzuna dela•

Hemendik: Diez de Ultzurrun, Periko [mailto:ultzu a bildua parlamento.eus]
Bidaltze-data: 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 12:18
Hona: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje

Badirudi, Xabier, konplexu hori oso zabaldurik dagoela, edo eta berriki arte bederen egon dela, eta haren ihesi bezala gabiltzala askotan.
Dena dela, baten batek aipatu zuen “paisaiaren estetika” ere oso inportantea dela zabaldu nahi den mezuan eta betetzen duela bere betekizuna, eta hartzaileak mezuarekin identifikaraztea ere hor tartean izaten dela.

Azkenean, Iruñerri aldean gertatu omen zen pasadizo bat kontatuko dut:

“Behin batean, Noaingo aireportua egin zutenean, eta inauguratu baino lehen euskaraz ere jarri zutenean, ‘aireportu’ jarri zuten, jakina, eta izan omen zen bere kexua haserre erakutsi zuenik esanez: ¡Pa eso tenemos traductores!



Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 11:13
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje

Honek gogorarazten dit orain dela urte batzuk egin zen Menchu Gal margolariaren erakusketa bat. Erakusketaren kartelean, gaztelaniazko goiburu modura, hitz hauek: "Un espíritu libre". Euskaraz "Espiritu libre/aske bat" eman al zuten? Ez. Euskararako, "Kolorearen indarra" jartzea erabaki zuen norbaitek.

Pentsatu nahi dut ez zutela "antzekoegitasun-konplexu"aren eraginpean erabaki euskarazkoa aldatzea.

Jakina, pentsatzen hasiz gero, halaber jo genezake erakusketa berez eta jatorriz euskaraz zegoela antolatuta eta pentsatuta, eta "antzekoegitasun-konplexua" gaztelaniazko bertsioa prestatzean zela agertu...

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus<mailto:ultzu a bildua parlamento.eus>) erabiltzaileak (2020 eka. 10, az. (10:33)):
Keinu ttipi bat eginez:

“Laket hadi paiasaiarekilan”

Hemendik: Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr<mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>]
Bidaltze-data: 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 10:29
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje


Paisaiari adi izan zaitez.



Bakartxo

envoyé : 10 juin 2020 à 10:22
de : Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com<mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com>>
à : ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
objet : Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje

Jarri/bildu arreta osoa paisaian

Iñaki

On Wed, 10 Jun 2020 at 10:11, Iban LZ <ibanlaka a bildua gmail.com<mailto:ibanlaka a bildua gmail.com>> wrote:
Paisaia bisaia.

Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>> igorleak hau idatzi zuen (2020 eka. 9, ar. 22:06):

Kaixo.

Goiko hori emateko aukerak?

Izan ongi

Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200610/9f89cd1f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago