[itzul] Bi puntuen osteko zerrendak

euskaratu a bildua aek.eus euskaratu a bildua aek.eus
Ast, Eka 11, 12:51:53, CEST 2020


Kaixo:

Lantaldean, zalantza sortu zaigu bi puntuen osteko zerrendak deklinatuta 
egon behar duen ala ez. Adibidez:

Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaiak, Bernatek eta Telmak. Hiru 
izenak NORK markarik gabe, zuzena litzateke?

Beste adibide bat:

Lau herrialdetan izan dira istiluak: Estatu Batuetan, Kanadan, Kongon 
eta Italian. Herrialdeen izenak beren horretan idatzita, NON kasurik 
gabe, zuzena?

Arakatu dugu han-hemen kontua, baina ez dugu erantzunik topatu...

Mila esker,
Usoa





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago