[itzul] Bi puntuen osteko zerrendak

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Ast, Eka 11, 13:16:49, CEST 2020


Askotan hausten da komunztadura, ondorio gaiztorik gabe; nahikoa eten
egiten dute bi puntuek, nonbait, ondorengoa libre gelditzeko.

Nik erregistratuta daukadan erreferentzia idatzi bakarra Juan Garziaren
“Katafora-esapideak bateratzeko bidean” lanekoa da (*Espezialitate-hizkerak
eta terminologia: jardunaldiak*, EHU, 2003):

«Kasu absolutiboa da –*hau(ek)*– ohikoen, egokien eta komenigarriena
halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski gramatikaren aurka
bestelakoetara jotzea (komunztadura hausteko aukera ematen baitute bi
puntuek)».

Ez dakit beste nonbait esana dagoen.

Ongi izan.

Patxi

*Patxi Petrirena Altzuguren*

[image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
[image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]

p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil


*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>


<http://www.itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.

Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.


Hau idatzi du Usoa Alberdi , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2020 eka. 11, og. (12:56)):

> Kaixo:
>
> Lantaldean, zalantza sortu zaigu bi puntuen osteko zerrendak deklinatuta
> egon behar duen ala ez. Adibidez:
>
> Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaiak, Bernatek eta Telmak. Hiru
> izenak NORK markarik gabe, zuzena litzateke?
>
> Beste adibide bat:
>
> Lau herrialdetan izan dira istiluak: Estatu Batuetan, Kanadan, Kongon
> eta Italian. Herrialdeen izenak beren horretan idatzita, NON kasurik
> gabe, zuzena?
>
> Arakatu dugu han-hemen kontua, baina ez dugu erantzunik topatu...
>
> Mila esker,
> Usoa
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200611/b840f8a7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago