[itzul] Bi puntuen osteko zerrendak

euskaratu a bildua aek.eus euskaratu a bildua aek.eus
Ast, Eka 11, 13:27:35, CEST 2020


Eskerrik asko, Patxi!


2020-06-11 13:16 egunean, Patxi Petrirena Altzuguren-(e)k idatzi du:
> Askotan hausten da komunztadura, ondorio gaiztorik gabe; nahikoa eten
> egiten dute bi puntuek, nonbait, ondorengoa libre gelditzeko.
> 
> Nik erregistratuta daukadan erreferentzia idatzi bakarra Juan
> Garziaren “Katafora-esapideak bateratzeko bidean” lanekoa da
> (_Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak_, EHU, 2003):
> 
> «Kasu absolutiboa da –_hau(ek)_– ohikoen, egokien eta
> komenigarriena halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski
> gramatikaren aurka bestelakoetara jotzea (komunztadura hausteko aukera
> ematen baitute bi puntuek)».
> 
> Ez dakit beste nonbait esana dagoen.
> 
> Ongi izan.
> 
> Patxi
> 
> PATXI PETRIRENA ALTZUGUREN
> 
>  [1] [2]
> 
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> @elhuyarItzulpen
> 
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> 
> www.elhuyar.eus
> 
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA
> DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta
> hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez
> zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
> 
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko
> honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak
> tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
> datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi
> baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari
> buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi
> badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara:
> datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> 
> Hau idatzi du Usoa Alberdi , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2020 eka. 11, og. (12:56)):
> 
>> Kaixo:
>> 
>> Lantaldean, zalantza sortu zaigu bi puntuen osteko zerrendak
>> deklinatuta
>> egon behar duen ala ez. Adibidez:
>> 
>> Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaiak, Bernatek eta Telmak.
>> Hiru
>> izenak NORK markarik gabe, zuzena litzateke?
>> 
>> Beste adibide bat:
>> 
>> Lau herrialdetan izan dira istiluak: Estatu Batuetan, Kanadan,
>> Kongon
>> eta Italian. Herrialdeen izenak beren horretan idatzita, NON kasurik
>> 
>> gabe, zuzena?
>> 
>> Arakatu dugu han-hemen kontua, baina ez dugu erantzunik topatu...
>> 
>> Mila esker,
>> Usoa
> 
> 
> Links:
> ------
> [1] https://twitter.com/ElhuyarHizk
> [2] https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago