[itzul] Bi puntuen osteko zerrendak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Eka 11, 13:42:45, CEST 2020


Nik ere ez dut ezagutzen, Patxik esandakoaz gainera, beste
argibiderik. *Euskara
Batuaren Eskuliburu*an "bi punturen ondorengo idazkera" puntua sartu
genuen, baina kontu ortotipografikoak baino ez genituen sartu,
komunztadurari buruzko "dotrinarik" ez baitzegoen.
Nire ustez, ez da nahitaezkoa komunztatzea. Alegia, hau idaztean:
<* Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaia, Bernat eta Telma *>
hau idazten ari gara, nolabait:
*Hiru lagunek berretsi zuten erabakia (, eta hauek dira): Amaia, Bernat eta
Telma*

(Gaztelaniaz ere normalean ez da betetzen: *Trabajó en tres países:
Alemania, Suiza e Italia* [eta ez*: Trabajó en tres países: en Alemania, en
Suiza y en Italia*])

Are nabarmenagoa da komunztadurarik eza bi punturen ondoren datorrena,
enumerazioa, zerrenda gisa antolatzen bada, paragrafo-aldaketarekin.
Adibidez:
*Herrialde hauek guztiek atzean utzi dute konfinamendua:*
*Suedia*
*Norvegia*
*Danimarka*
*Finlandia*
*...*

Hala ere, komunztatzea ez dut uste debekatzekoa denik, batez ere
enumerazioan bi elementu bakarrik daudenean (zenbat eta gehiago izan,
orduan eta deserosoagoa eta ekonomiaren legearen kontrakoagoa) eta
enfasi-jokoetan. Testu neutroetan, ordea, ez komunztatzea normalagoa
iruditzen zait.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El jue., 11 jun. 2020 a las 13:17, Patxi Petrirena Altzuguren
(<p.petrirena a bildua elhuyar.eus>) escribió:

>
> Askotan hausten da komunztadura, ondorio gaiztorik gabe; nahikoa eten
> egiten dute bi puntuek, nonbait, ondorengoa libre gelditzeko.
>
> Nik erregistratuta daukadan erreferentzia idatzi bakarra Juan Garziaren
> “Katafora-esapideak bateratzeko bidean” lanekoa da (*Espezialitate-hizkerak
> eta terminologia: jardunaldiak*, EHU, 2003):
>
> «Kasu absolutiboa da –*hau(ek)*– ohikoen, egokien eta komenigarriena
> halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski gramatikaren aurka
> bestelakoetara jotzea (komunztadura hausteko aukera ematen baitute bi
> puntuek)».
>
> Ez dakit beste nonbait esana dagoen.
>
> Ongi izan.
>
> Patxi
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> [image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
> [image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> @elhuyarItzulpen
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>
>
> <http://www.itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
>
>
> Hau idatzi du Usoa Alberdi , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2020 eka. 11, og. (12:56)):
>
>> Kaixo:
>>
>> Lantaldean, zalantza sortu zaigu bi puntuen osteko zerrendak deklinatuta
>> egon behar duen ala ez. Adibidez:
>>
>> Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaiak, Bernatek eta Telmak. Hiru
>> izenak NORK markarik gabe, zuzena litzateke?
>>
>> Beste adibide bat:
>>
>> Lau herrialdetan izan dira istiluak: Estatu Batuetan, Kanadan, Kongon
>> eta Italian. Herrialdeen izenak beren horretan idatzita, NON kasurik
>> gabe, zuzena?
>>
>> Arakatu dugu han-hemen kontua, baina ez dugu erantzunik topatu...
>>
>> Mila esker,
>> Usoa
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200611/33eba2b6/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago