[itzul] Bi puntuen osteko zerrendak
euskaratu a bildua aek.eus
euskaratu a bildua aek.eus
Ast, Eka 11, 14:34:49, CEST 2020
Mila esker denoi, oso lagungarria!!!
2020-06-11 13:42 egunean, Alfontso Mujika Etxeberria-(e)k idatzi du:
> Nik ere ez dut ezagutzen, Patxik esandakoaz gainera, beste
> argibiderik. _Euskara Batuaren Eskuliburu_an "bi punturen ondorengo
> idazkera" puntua sartu genuen, baina kontu ortotipografikoak baino ez
> genituen sartu, komunztadurari buruzko "dotrinarik" ez baitzegoen.
> Nire ustez, ez da nahitaezkoa komunztatzea. Alegia, hau idaztean:
> <_ Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaia, Bernat eta Telma _>
> hau idazten ari gara, nolabait:
> _Hiru lagunek berretsi zuten erabakia (, eta hauek dira): Amaia,
> Bernat eta Telma_
>
> (Gaztelaniaz ere normalean ez da betetzen: _Trabajó en tres países:
> Alemania, Suiza e Italia_ [eta ez_: Trabajó en tres países: en
> Alemania, en Suiza y en Italia_])
>
> Are nabarmenagoa da komunztadurarik eza bi punturen ondoren datorrena,
> enumerazioa, zerrenda gisa antolatzen bada, paragrafo-aldaketarekin.
> Adibidez:
> _Herrialde hauek guztiek atzean utzi dute konfinamendua:_
> _Suedia_
> _Norvegia_
> _Danimarka_
> _Finlandia_
> _..._
>
> Hala ere, komunztatzea ez dut uste debekatzekoa denik, batez ere
> enumerazioan bi elementu bakarrik daudenean (zenbat eta gehiago izan,
> orduan eta deserosoagoa eta ekonomiaren legearen kontrakoagoa) eta
> enfasi-jokoetan. Testu neutroetan, ordea, ez komunztatzea normalagoa
> iruditzen zait.
>
> ALFONTSO MUJIKA ETXEBERRIA
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [3] [4] [5] [6]
>
> [7]
>
> A.MUJIKA a bildua ELHUYAR.EUS
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> [8]
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA
> DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta
> hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez
> zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko
> honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak
> tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
> datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi
> baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari
> buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi
> badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara:
> datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
> El jue., 11 jun. 2020 a las 13:17, Patxi Petrirena Altzuguren
> (<p.petrirena a bildua elhuyar.eus>) escribió:
>
>> Askotan hausten da komunztadura, ondorio gaiztorik gabe; nahikoa
>> eten egiten dute bi puntuek, nonbait, ondorengoa libre gelditzeko.
>>
>> Nik erregistratuta daukadan erreferentzia idatzi bakarra Juan
>> Garziaren “Katafora-esapideak bateratzeko bidean” lanekoa da
>> (_Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak_, EHU,
>> 2003):
>>
>> «Kasu absolutiboa da –_hau(ek)_– ohikoen, egokien eta
>> komenigarriena halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski
>> gramatikaren aurka bestelakoetara jotzea (komunztadura hausteko
>> aukera ematen baitute bi puntuek)».
>>
>> Ez dakit beste nonbait esana dagoen.
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Patxi
>>
>> PATXI PETRIRENA ALTZUGUREN
>>
>> [1] [2]
>>
>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> @elhuyarItzulpen
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> www.elhuyar.eus
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA
>> DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta
>> hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez
>> zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>
>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko
>> honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak
>> tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
>> datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi
>> baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak
>> babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu
>> nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara:
>> datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
>>
>> Hau idatzi du Usoa Alberdi , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2020 eka. 11, og. (12:56)):
>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> Lantaldean, zalantza sortu zaigu bi puntuen osteko zerrendak
>>> deklinatuta
>>> egon behar duen ala ez. Adibidez:
>>>
>>> Hiru lagunek berretsi zuten erabakia: Amaiak, Bernatek eta Telmak.
>>> Hiru
>>> izenak NORK markarik gabe, zuzena litzateke?
>>>
>>> Beste adibide bat:
>>>
>>> Lau herrialdetan izan dira istiluak: Estatu Batuetan, Kanadan,
>>> Kongon
>>> eta Italian. Herrialdeen izenak beren horretan idatzita, NON
>>> kasurik
>>> gabe, zuzena?
>>>
>>> Arakatu dugu han-hemen kontua, baina ez dugu erantzunik topatu...
>>>
>>> Mila esker,
>>> Usoa
>
>
> Links:
> ------
> [1] https://twitter.com/ElhuyarHizk
> [2] https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts
> [3] https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
> [4] https://twitter.com/elhuyarhizk
> [5] https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1
> [6] https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa
> [7]
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia
> [8] https://itzultzailea.eus
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago