[itzul] Galdetegi baten berri

Uxoa Ińurrieta uxoa.inurrieta a bildua gmail.com
As, Eka 16, 09:23:16, CEST 2020


Egun on denoi:

HiTZ zentroan (http://hitz.eus), Ixa taldean zehazki (http://ixa.eus), 
itzulpenari, itzulpen automatikoari eta euskarari buruzko ikerlan bat 
egiten ari gara, eta galdetegi bat betetzeko eskatu nahi dizuegu. Ez 
dago gaiaz asko jakin beharrik; denon ekarpenak dira baliagarriak 
guretzat, adituenak eta ez adituenak. Mesedez, bete galdetegia eta ahal 
duzuen beste zabaldu (etxekoen artean, lagunen artean, lankideen artean, 
ikasleen artean...). Adin guztietako jendeak erantzutea gustatuko 
litzaiguke, eta euskara maila askotakoak, edo hemen bizi arren euskaraz 
ez dakitenek. Hamar bat minutu beharko dituzue betetzeko. Ea animatzen 
zareten, erantzun asko behar ditugu eta!

Behean dituzue galdetegirako estekak, nahi duzuen hizkuntzan betetzeko.

Euskaraz: https://forms.gle/HpUWsjGXyXu7SV6n9

Gaztelaniaz: https://forms.gle/jqavf1sLwVLVczQ36

Frantsesez: https://forms.gle/pPdsrJBvsVHW3yMZA

Eskerrik asko aldez aurretik,

Nora Aranberri eta Uxoa Ińurrieta

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200616/3ec1f321/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago