[itzul] Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia argitaratu du Gasteizko Udalak

Mila mila a bildua eizie.eus
As, Eka 16, 08:51:47, CEST 2020


Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko dira.

Ekainaren 10ean argitaratu zen deialdia ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean).

Sari bana emango da, bi sail hauetan:

Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro.
Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.
Nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte itzultzaileek modalitate batean zein bestean (2019ko lege-gordailua izan behar dute). 2020ko uztailaren 10ean amaituko da epea.


Informazio gehiago, hemen <https://eizie.eus/eu/albisteak/vitoria-gasteiz-sarietarako-deialdia-argitaratu-du-gasteizko-udalak>. 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200616/1f11d978/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago