[itzul] Botikak "indicaciones/contraindicaciones"

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Or, Eka 19, 09:39:32, CEST 2020


Kaixo, egun on:

Botika baten argibide-orria itzuli behar dut

Nola emanen zenukete "indicaciones" eta "kontraindicaciones"?

"Zertarako erabilerak" eta "Zertarako ez erabili" paratu dut, ez baitut
gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak". *"Erabilera
egokia/erabilera ez egokia" *ere badut aukeran

Aukerarik?

Bestalde, "farmaceútica" alor gisa *botikagintza *izanen zen,ez da hala? Ez
zen izanen botika-industria, baizik eta laborategian garatzen den prozesu
zientifikoa edo; beraz, fabrikazioa bainoago lanbidea.

Mila esker

Ongi izan, Bitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200619/5dfd2558/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago