[itzul] Botikak "indicaciones/contraindicaciones"

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Or, Eka 19, 10:12:36, CEST 2020


Nik "indikazio" eta "kontraindikazio" erabiliko nituzke.

"Indikazio terapeutikoa" oso ideia konplexua da, eta pentsa litezkeen euskarazko ordain guztiak labur eta trakets geratzen dira: jarraibide, aholku, erabilera, egokiespen...

Beste hitzari dagokionez, "farmazia-industria" esango nuke. Ez da pentsatu behar laborategiak eta bertan egiten den ikerketa prozesu industrialaren parte ez direnik.


Asier Larrinaga Larrazabal
        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200619/efa2a7a1/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago