[itzul] Botikak "indicaciones/contraindicaciones"

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Or, Eka 19, 14:31:43, CEST 2020


Bai, beno, nahiko kontu informala da itzuli beharrekoa; beraz, jakin nahi
nuen, kontrajarrian, zein ziren era formalenak. "Farmazeutika" hartuko dut
kontuan.

Mila esker guztiei

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 eka. 19, or. (12:14)):

> < ez baitut gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak" >
>
> Itzulpena gustuaren arabera ebaztekoa bada, ez dut ezer esateko.
> Testu tekniko bat itzultzeko bada, *kontraindikazioak *da forma
> estandarra, eta ez besterik (eta, horrenbestez, *indikazioak*, askoz
> gutxiago erabiltzen bada ere)
>
> <"farmaceútica" alor gisa> ez dakit nola ulertu, baina hauxe dago
> Euskaltzaindiaren Hiztegian:
> farmazeutiko
>
> adj. Farmaziarena, farmaziari dagokiona. *Industria farmazeutikoak
> osasuna negozio bilakatu duela diote askok*.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El vie., 19 jun. 2020 a las 9:43, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Kaixo, egun on:
>>
>> Botika baten argibide-orria itzuli behar dut
>>
>> Nola emanen zenukete "indicaciones" eta "kontraindicaciones"?
>>
>> "Zertarako erabilerak" eta "Zertarako ez erabili" paratu dut, ez baitut
>> gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak". *"Erabilera
>> egokia/erabilera ez egokia" *ere badut aukeran
>>
>> Aukerarik?
>>
>> Bestalde, "farmaceútica" alor gisa *botikagintza *izanen zen,ez da hala?
>> Ez zen izanen botika-industria, baizik eta laborategian garatzen den
>> prozesu zientifikoa edo; beraz, fabrikazioa bainoago lanbidea.
>>
>> Mila esker
>>
>> Ongi izan, Bitor
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200619/e7ea47e3/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago