[itzul] Botikak "indicaciones/contraindicaciones"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 19, 14:36:05, CEST 2020


Testuaren informaltasunak ez badu gaztelaniaz eragozten
"indicaciones/contraindicaciones" terminoak erabiltzea, ez dut ikusten
zergatik euskaraz bai duen eragozten.

Xabier

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
eka. 19, or. (14:32)):

> Bai, beno, nahiko kontu informala da itzuli beharrekoa; beraz, jakin nahi
> nuen, kontrajarrian, zein ziren era formalenak. "Farmazeutika" hartuko dut
> kontuan.
>
> Mila esker guztiei
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2020 eka. 19, or. (12:14)):
>
>> < ez baitut gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak" >
>>
>> Itzulpena gustuaren arabera ebaztekoa bada, ez dut ezer esateko.
>> Testu tekniko bat itzultzeko bada, *kontraindikazioak *da forma
>> estandarra, eta ez besterik (eta, horrenbestez, *indikazioak*, askoz
>> gutxiago erabiltzen bada ere)
>>
>> <"farmaceútica" alor gisa> ez dakit nola ulertu, baina hauxe dago
>> Euskaltzaindiaren Hiztegian:
>> farmazeutiko
>>
>> adj. Farmaziarena, farmaziari dagokiona. *Industria farmazeutikoak
>> osasuna negozio bilakatu duela diote askok*.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>> <http://www.elhuyar.eus>
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image:
>> https://itzultzailea.eus] <https://itzultzailea.eus>
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
>> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
>> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
>> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>>
>>
>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
>> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
>> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
>> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
>> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
>> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
>> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>> El vie., 19 jun. 2020 a las 9:43, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Kaixo, egun on:
>>>
>>> Botika baten argibide-orria itzuli behar dut
>>>
>>> Nola emanen zenukete "indicaciones" eta "kontraindicaciones"?
>>>
>>> "Zertarako erabilerak" eta "Zertarako ez erabili" paratu dut, ez baitut
>>> gustoko erderatik ekarritako "kontraindikazioak". *"Erabilera
>>> egokia/erabilera ez egokia" *ere badut aukeran
>>>
>>> Aukerarik?
>>>
>>> Bestalde, "farmaceútica" alor gisa *botikagintza *izanen zen,ez da
>>> hala? Ez zen izanen botika-industria, baizik eta laborategian garatzen den
>>> prozesu zientifikoa edo; beraz, fabrikazioa bainoago lanbidea.
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>> Ongi izan, Bitor
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200619/6b32c337/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago