[itzul] ER: Muskulueskeletikoa/Muskuloeskeletikoa

Gilen Mejuto gilentxo a bildua gmail.com
Ost, Mar 18, 21:48:07, CET 2020


Dena den, Alfontso, ez dakit zergatik hobetsi den muskuloeskeletiko
erdihibridoa, eta ez, arteriosklerosi-ren bidetik, muskuloskeletiko.

Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 mar. 18,
Asz 21:37):

> Aupa,
>
> Maileguzko hainbat kultur eta zientzia-hitz konposatutan, -o- bokal
> lotzailea jartzen da lehen elementuaren amaieran: kromosoma,
> arteriosklerosi, filmografia...
>
> Esango nuke muskulo(e)skeletiko horietakoa dela.
>
> EGIA GOIENETXEA, Gotzon <gegia a bildua gipuzkoa.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2020 mar. 18, Asz 18:57):
>
>> Hitza "muskulu" baldin bada, "muskulu" + "eskeletiko" =
>> "muskulueskeletiko" ateratzen dela esango nuke.
>>
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.eus
>> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>> ------------------------------
>> *Nork:* Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com>
>> *Bidaltze-data:* asteazkena, 2020(e)ko martxoaren 18a 17:00
>> *Nori:* Itzul
>> *Gaia:* [itzul] Muskulueskeletikoa/Muskuloeskeletikoa
>>
>>
>> Arratsalde on. Nola da goiko hori; izan ere, bitara ageri da.
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200318/2b9236be/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago