[itzul] Poema baten itzulpena
Edurne Alegria
edurne.alegria a bildua ozone.net
Or, Mar 20, 15:35:35, CET 2020
Mila esker Fernando!
-----------------
Hizkuntza bat galdu egiten da
nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: fernando.rey a bildua unavarra.es [mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es]
Bidaltze-data: 2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala 14:39
Hona: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Poema baten itzulpena
Aupa, zerrendako lagunak:
Poema batekin topo egin, eta ez diot eutsi itzultzeko tentazioari.
Hemen duzue.
Gaztelaniatik egin dut, bertsio hori ailegatu baitzait. Inork hobetu edo beste bertsio bat egin nahi duk, libre.
Fernando Rey
Eta jendea etxean geratzen zen.
Eta irakurtzen zuen edo ondokoari adi egoten zen.
Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
Eta izateko modu berriak ikasi,
eta gelditu egin zen.
Eta sakonago entzun zuen...
Baten bat gogoetan aritzen zen,
Beste batzuk otoitzean.
Beste baten bat dantzan...
Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.
Eta jendea sendatu egin zen.
Eta ezjakintasunean, arriskuan
eta zentzurik eta bihotzik gabe
bizi zirenak falta zirela,
Lurra ere hasi zen bere onera etortzen.
Eta arriskua bukatu
eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
negar egin zuten hildakoengatik.
Eta erabaki berriak hartu zituzten.
Eta etorkizun berriak amestu.
Eta bizimodu berriak sortu.
Eta Lurra erabat sendatu.
Haiek sendatu ziren bezalaxe.
1800eko izurritean idatzitako poema.
(Kitty O Meary. 1839-1888)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago