[itzul] Poema baten itzulpena

fernando.rey a bildua unavarra.es fernando.rey a bildua unavarra.es
Or, Mar 20, 14:39:07, CET 2020


Aupa, zerrendako lagunak:

Poema batekin topo egin, eta ez diot eutsi itzultzeko tentazioari.

Hemen duzue.
Gaztelaniatik egin dut, bertsio hori ailegatu baitzait. Inork hobetu edo
beste bertsio bat egin nahi duk, libre.

Fernando Rey

Eta jendea etxean geratzen zen.
Eta irakurtzen zuen edo ondokoari adi egoten zen.
Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
Eta izateko modu berriak ikasi,
eta gelditu egin zen.

Eta sakonago entzun zuen...
Baten bat gogoetan aritzen zen,
Beste batzuk otoitzean.
Beste baten bat dantzan...
Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.

Eta jendea sendatu egin zen.
Eta ezjakintasunean, arriskuan
eta zentzurik eta bihotzik gabe
bizi zirenak falta zirela,
Lurra ere hasi zen bere onera etortzen.

Eta arriskua bukatu
eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
negar egin zuten hildakoengatik.
Eta erabaki berriak hartu zituzten.
Eta etorkizun berriak amestu.
Eta bizimodu  berriak sortu.
Eta Lurra erabat sendatu.
Haiek sendatu ziren bezalaxe.

1800eko izurritean idatzitako poema.
(Kitty O’Meary. 1839-1888)





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago