[itzul] Poema baten itzulpena

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Mar 20, 20:45:35, CET 2020


Eta eskerrik asko jatorrizkoagatik ere!
Profetikoa, esan liteke.

Hau idatzi du Iban LZ (ibanlaka a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar. 20,
or. (20:31)):

> Oso polita!! Eskerrik asko!
>
> Jesus Zabaleta <josuzabaleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
> mar. 20, or. 20:01):
>
>> Eskerrik asko, Fernando.
>>
>> Etxekoei eta lagunei bidali diet Whatsapez.
>>
>> Josu Zabaleta
>> josuzabaleta a bildua gmail.com
>>
>>
>>
>> > El 20 mar 2020, a las 14:39, fernando.rey a bildua unavarra.es escribió:
>> >
>> > Aupa, zerrendako lagunak:
>> >
>> > Poema batekin topo egin, eta ez diot eutsi itzultzeko tentazioari.
>> >
>> > Hemen duzue.
>> > Gaztelaniatik egin dut, bertsio hori ailegatu baitzait. Inork hobetu edo
>> > beste bertsio bat egin nahi duk, libre.
>> >
>> > Fernando Rey
>> >
>> > Eta jendea etxean geratzen zen.
>> > Eta irakurtzen zuen edo ondokoari adi egoten zen.
>> > Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
>> > Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
>> > Eta izateko modu berriak ikasi,
>> > eta gelditu egin zen.
>> >
>> > Eta sakonago entzun zuen...
>> > Baten bat gogoetan aritzen zen,
>> > Beste batzuk otoitzean.
>> > Beste baten bat dantzan...
>> > Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
>> > Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.
>> >
>> > Eta jendea sendatu egin zen.
>> > Eta ezjakintasunean, arriskuan
>> > eta zentzurik eta bihotzik gabe
>> > bizi zirenak falta zirela,
>> > Lurra ere hasi zen bere onera etortzen.
>> >
>> > Eta arriskua bukatu
>> > eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
>> > negar egin zuten hildakoengatik.
>> > Eta erabaki berriak hartu zituzten.
>> > Eta etorkizun berriak amestu.
>> > Eta bizimodu  berriak sortu.
>> > Eta Lurra erabat sendatu.
>> > Haiek sendatu ziren bezalaxe.
>> >
>> > 1800eko izurritean idatzitako poema.
>> > (Kitty O’Meary. 1839-1888)
>> >
>> >
>> >
>>
>>
>>

-- 
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200320/c0ffa8ad/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago