[itzul] Poema baten itzulpena
Iban LZ
ibanlaka a bildua gmail.com
Or, Mar 20, 20:05:01, CET 2020
Oso polita!! Eskerrik asko!
Jesus Zabaleta <josuzabaleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020 mar.
20, or. 20:01):
> Eskerrik asko, Fernando.
>
> Etxekoei eta lagunei bidali diet Whatsapez.
>
> Josu Zabaleta
> josuzabaleta a bildua gmail.com
>
>
>
> > El 20 mar 2020, a las 14:39, fernando.rey a bildua unavarra.es escribió:
> >
> > Aupa, zerrendako lagunak:
> >
> > Poema batekin topo egin, eta ez diot eutsi itzultzeko tentazioari.
> >
> > Hemen duzue.
> > Gaztelaniatik egin dut, bertsio hori ailegatu baitzait. Inork hobetu edo
> > beste bertsio bat egin nahi duk, libre.
> >
> > Fernando Rey
> >
> > Eta jendea etxean geratzen zen.
> > Eta irakurtzen zuen edo ondokoari adi egoten zen.
> > Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
> > Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
> > Eta izateko modu berriak ikasi,
> > eta gelditu egin zen.
> >
> > Eta sakonago entzun zuen...
> > Baten bat gogoetan aritzen zen,
> > Beste batzuk otoitzean.
> > Beste baten bat dantzan...
> > Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
> > Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.
> >
> > Eta jendea sendatu egin zen.
> > Eta ezjakintasunean, arriskuan
> > eta zentzurik eta bihotzik gabe
> > bizi zirenak falta zirela,
> > Lurra ere hasi zen bere onera etortzen.
> >
> > Eta arriskua bukatu
> > eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
> > negar egin zuten hildakoengatik.
> > Eta erabaki berriak hartu zituzten.
> > Eta etorkizun berriak amestu.
> > Eta bizimodu berriak sortu.
> > Eta Lurra erabat sendatu.
> > Haiek sendatu ziren bezalaxe.
> >
> > 1800eko izurritean idatzitako poema.
> > (Kitty O’Meary. 1839-1888)
> >
> >
> >
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200320/1a9d98a8/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago