[itzul] Sendatzeko hitzak: "Casas de Vida"

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Mar 25, 08:41:00, CET 2020


Mila esker, Bizi-Etxeak jarri dut

Ez dakit zer den bide hori edo zer esan nahi duzun.

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar.
24, ar. (19:59)):

> Beharbada, jatorrirago joz, "Gartziarena, Petrirena eta abarren bidetik,
> Biziarena ere ez da txarra.
>
> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
> mar. 23, al. (21:02)):
>
>> Bai, jakina. Egile-eskubideak direla eta, gestionatu beharko ziren halako
>> argitalpen bat egiteko. Medikuei eta erizainei ohartaraziko diet. Edozein
>> delarik ere, bere asmoa ez da idazle ezagun edo famatuen idazlanak biltzea,
>> gendeak berak bere testua idatz dezala baizik.
>>
>> Sendaetxea ongi dago, baina Casas de Vida bestelako ikuspuntua da, ez da
>> hala? Horrexengatik "Bizi-Etxeak" ez zen izanen egokiagoa?
>>
>> Mila esker, Garbine eta Oskar
>>
>> Bitor Abarzuza, liburuzaina
>>
>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> mar. 23, al. (20:16)):
>>
>>> Irakurri dut zer xederekin izendatzen diren horrela...beharbada
>>> ikuspuntua aldatuta erietxe>*sendaetxe*. Baina asmoa handiagoa bide eta
>>> motz gera daiteke ikuspuntu aldaketa hutsa...
>>>
>>> Ez dakit egile-eskubideekin eta arazorik izan ahal denenetz, argitalpen
>>> hori dela-eta. Ez dirudi berdin wassap-ez edo e-mailez zabaltzea edo
>>> argitalpen bat egitea. Badaezpa egin dut iruzkina, asmorik onenarekin.
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Garbine Aranbarri (garbine.aranbarri a bildua gmail.com)
>>> erabiltzaileak (2020 mar. 23, al. (19:48)):
>>>
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> Madrilen ere antzeko ekimena sortu da. Hona hemen webgunea, inork
>>>> idazteko interesa izanez gero: <
>>>> https://unacartaparatinoestassolo.wordpress.com>.
>>>>
>>>> Ondo izan denok
>>>>
>>>> Garbiņe
>>>>
>>>> On Mon, 23 Mar 2020 at 17:17, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
>>>> wrote:
>>>>
>>>>> Egun on:
>>>>>
>>>>> Honako ekimenean parte hartu nahi dut, lehenago ere bidalitakoa:
>>>>>
>>>>> *"Kaixo!                  *
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Nafarroako ospitaleguneko, ospitaleratze medikuko, 6. solairuko
>>>>> erizainak gara. Covid19-rekin ospitaleratuta dauden gaxoei animo eskutitzak
>>>>> bidaltzeko ekimenarekin bat egin nahi dugu. *
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Horretarako honako e-posta helbide hau sortu dugu :
>>>>> animocovidnavarra a bildua gmail.com <animocovidnavarra a bildua gmail.com>*   *
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Gure zaintzapean gaixorik daudenei helarazteko mezuak idaztera
>>>>> animatu nahi zaituztegu.Sostengu eskutitzak, marrazkiak, edota animo mezuak
>>>>> izan daitezke. Helarazten diguzuen guztia, eskertzekoa izanen dugu, eta
>>>>> jakina, ongi etorria ere *
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Guztion artean lortuko dugu!"*
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Horretarako prestatu dut aitzinsolasa moduko testu bat biblioterapia
>>>>> eta erizaintza komunitarioen inguruan idatziriko idazlan bat oinarritzan
>>>>> hartuz. *
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Badakit nire zalantza tontakeria dela, baina ongi egitea gogoko nuke:*
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Nola eman "Casas de Vida" = Bizineak Bizi-etxeak?*
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Zuk itzulitako poema bidali nien hiru eleetan (ingelesez, euskaraz
>>>>> eta gaztelaniaz) eta eskertu dute. Ideia izanen zen irakurgai guztiak
>>>>> argitaratzea.*
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Mila esker*
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Norbaitek gehiago jakin nahi badu, atxikitzen dut prestaturiko
>>>>> aintzinsolasa eta nik neuk (trakets ziurrenik) eginiko itzulketa. Eskertuko
>>>>> nuke laguintzea itzulketa horretan.*
>>>>>
>>>>>
>>>
>>> --
>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>
>>
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200325/63b1ffd5/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago