[itzul] Sendatzeko hitzak: "Casas de Vida"

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
As, Mar 24, 12:37:57, CET 2020


Beharbada, jatorrirago joz, "Gartziarena, Petrirena eta abarren bidetik,
Biziarena ere ez da txarra.

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
mar. 23, al. (21:02)):

> Bai, jakina. Egile-eskubideak direla eta, gestionatu beharko ziren halako
> argitalpen bat egiteko. Medikuei eta erizainei ohartaraziko diet. Edozein
> delarik ere, bere asmoa ez da idazle ezagun edo famatuen idazlanak biltzea,
> gendeak berak bere testua idatz dezala baizik.
>
> Sendaetxea ongi dago, baina Casas de Vida bestelako ikuspuntua da, ez da
> hala? Horrexengatik "Bizi-Etxeak" ez zen izanen egokiagoa?
>
> Mila esker, Garbine eta Oskar
>
> Bitor Abarzuza, liburuzaina
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
> mar. 23, al. (20:16)):
>
>> Irakurri dut zer xederekin izendatzen diren horrela...beharbada
>> ikuspuntua aldatuta erietxe>*sendaetxe*. Baina asmoa handiagoa bide eta
>> motz gera daiteke ikuspuntu aldaketa hutsa...
>>
>> Ez dakit egile-eskubideekin eta arazorik izan ahal denenetz, argitalpen
>> hori dela-eta. Ez dirudi berdin wassap-ez edo e-mailez zabaltzea edo
>> argitalpen bat egitea. Badaezpa egin dut iruzkina, asmorik onenarekin.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Garbine Aranbarri (garbine.aranbarri a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2020 mar. 23, al. (19:48)):
>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> Madrilen ere antzeko ekimena sortu da. Hona hemen webgunea, inork
>>> idazteko interesa izanez gero: <
>>> https://unacartaparatinoestassolo.wordpress.com>.
>>>
>>> Ondo izan denok
>>>
>>> Garbiņe
>>>
>>> On Mon, 23 Mar 2020 at 17:17, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
>>> wrote:
>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>> Honako ekimenean parte hartu nahi dut, lehenago ere bidalitakoa:
>>>>
>>>> *"Kaixo!                  *
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Nafarroako ospitaleguneko, ospitaleratze medikuko, 6. solairuko
>>>> erizainak gara. Covid19-rekin ospitaleratuta dauden gaxoei animo eskutitzak
>>>> bidaltzeko ekimenarekin bat egin nahi dugu. *
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Horretarako honako e-posta helbide hau sortu dugu :
>>>> animocovidnavarra a bildua gmail.com <animocovidnavarra a bildua gmail.com>*   *
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Gure zaintzapean gaixorik daudenei helarazteko mezuak idaztera animatu
>>>> nahi zaituztegu.Sostengu eskutitzak, marrazkiak, edota animo mezuak izan
>>>> daitezke. Helarazten diguzuen guztia, eskertzekoa izanen dugu, eta jakina,
>>>> ongi etorria ere *
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Guztion artean lortuko dugu!"*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Horretarako prestatu dut aitzinsolasa moduko testu bat biblioterapia
>>>> eta erizaintza komunitarioen inguruan idatziriko idazlan bat oinarritzan
>>>> hartuz. *
>>>>
>>>>
>>>> *Badakit nire zalantza tontakeria dela, baina ongi egitea gogoko nuke:*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Nola eman "Casas de Vida" = Bizineak Bizi-etxeak?*
>>>>
>>>>
>>>> *Zuk itzulitako poema bidali nien hiru eleetan (ingelesez, euskaraz eta
>>>> gaztelaniaz) eta eskertu dute. Ideia izanen zen irakurgai guztiak
>>>> argitaratzea.*
>>>>
>>>>
>>>> *Mila esker*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Norbaitek gehiago jakin nahi badu, atxikitzen dut prestaturiko
>>>> aintzinsolasa eta nik neuk (trakets ziurrenik) eginiko itzulketa. Eskertuko
>>>> nuke laguintzea itzulketa horretan.*
>>>>
>>>>
>>
>> --
>> *Oskar Arana Ibabe*
>>
>

-- 
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200324/2062b6f2/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago