[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen
Mikel Gartzia
mikelsgartzia a bildua gmail.com
Iga, Mar 29, 11:02:35, CEST 2020
Oso elkarrizketa interesgarria. Saiatuko naiz berriro ez erabiltzen posta
zerrenda hau "nik euskara horrelakoa izatea nahi nuke"ak botatzeko.
Ondo izan!!
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 mar. 28, lr. (22:05)):
> Akats gramatikala? Hizkuntz bilakaera?
>
> The Guardian egunkarian honako artikulu hau argitaratu zen iaz; ez
> euskarari buruz, baizik eta ingelesaz:
>
>
> https://www.theguardian.com/science/2019/aug/15/why-its-time-to-stop-worrying-about-the-decline-of-the-english-language
>
> Biziki gomendatzen dut irakur dadila, eta nork bere konklusioak atera
> bitza.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
> (2020 mar. 28, lr. (16:59)):
>
>> Ez dut oso ondo ulertzen. Kontua zer litzateke, dena libre uztea ala
>> bakoitzari iruditzen zaizkionak arautzea?
>>
>> Kontu zehatzera itzulita, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak berak
>> ere askotan erabili du aginterazko adizki erdi-sintetikoen auzia (premia
>> eta kaosa), eta nik dakidala, ez du inoiz gaitzetsi halakorik, eta gustura
>> bedeinkatuko luke, nik uste, sistematizazio apur bat, inor hartarainoko
>> trebe bada.
>>
>> Besterik da, Euskaltzaindiak zein Amasantisimak esan, aditzen erregimena
>> aldatzea, ezjakintasunez nahiz harrokeriaz nahiz biez. "Niri
>> heldu/eutsi/oratu" da euskaraz, "niri begiratu" bezala, eta ez "ni". Eta
>> hori, bide batez, ez da herri xehe ez-hizkuntzalariaren akatsa, baizik eta
>> sasimaisu zabar batzuena, halako sujetuek pentsatzen baitute zuzendu egiten
>> dutela hala, beren jakituria (diglosiko) bereziz, euskarak eta euskaldunek
>> mendeen mendeetan oker zerabiltena. Gero, jakina, sasimaisuek izaten dute
>> fede oneko jarraitzaile errugaberik ez gutxi. Eta dotore irizten gero
>> berrikeriari askok. Eta halaxe gabiltza. Azkenean, honelakoak ere goggleka
>> daitezke, hara, ausart sartuagotuz hanka: "eskua hel iezadazu".
>>
>> Tira, uztazue (niri) horrenbestez esana berresaten. Eta, ahal dela, saia
>> gaitezen bereizten noiz ari garen euskara estandar zaindu arruntaz, eta
>> noiz bestez. Kontu soziologikoak ez ditu konponduko ez hizkuntzalariak eta
>> ez, egingo nuke, inork ere hemen.
>>
>> Gainerakoak, aitzakiak edo zuribideak dira, nik uste. Euskara, hizkuntza
>> guztiak bezala, ikasi eta landu egin behar da. Ez zen inola ere aukera
>> bakarra "iezadazu" erabiltzea, baina ez dakit hain munstro ere ote den, eta
>> neurri-neurrian dator estandarren hori: (5 silaba, diptongoa onartuz gero)
>> "hel ie-za-da-zu ". Beste muturretik, "hel-dui-da-zu" laburragoa da (4
>> silaba), eta berdintsu "hel(du) niri". Hartara, ez dut uste txarragoa
>> litzatekeenik abestitza adizkia jokatu gabe ere: "heldu, laztana
>> [maitea/laguntxo/aixkire/burkide/tovaritx], eskutik"...
>>
>> Etxeberri Sarakoari mailegauriko apur bat moldaturik: euskaldun
>> euskararen nahasgarriak berak dira... errukarriak.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Mikel Gartzia (mikelsgartzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2020 mar. 28, lr. (02:12)):
>>
>>> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu"
>>> bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
>>> aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket
>>> behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen
>>> (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa
>>> baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak,
>>> beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta!
>>> (gorriz jarri dit kontaidazue)
>>>
>>> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>>> erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>>>
>>>> Izan ere!
>>>> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
>>>> heldu'idazu eskutik)
>>>>
>>>> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>>>>
>>>> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
>>>> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
>>>> arau-maila eman zioten.
>>>> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
>>>> arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman
>>>> zuten.
>>>> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta
>>>> arau bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
>>>> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
>>>> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
>>>> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
>>>> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>>>>
>>>> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
>>>> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
>>>> demokratikoena horixe delakoan.
>>>>
>>>> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu behar.
>>>>
>>>> Segi indarrean!
>>>>
>>>> _______________________________________
>>>> Iñaki Bitezekoa
>>>>
>>>> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>>>
>>>> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
>>>> ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic)
>>>> kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere
>>>> kolokan jarriz.
>>>>
>>>> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona
>>>> antidotoaren formula:
>>>>
>>>> HELDU
>>>> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait
>>>> eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1**;
>>>> * *eutsi
>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
>>>> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik
>>>> helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri
>>>> helduta*. || * Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta
>>>> bakeari heldu*.
>>>>
>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200329/88f42b12/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago