[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Lar, Mar 28, 22:04:42, CET 2020


Akats gramatikala? Hizkuntz bilakaera?

The Guardian egunkarian honako artikulu hau argitaratu zen iaz; ez
euskarari buruz, baizik eta ingelesaz:

https://www.theguardian.com/science/2019/aug/15/why-its-time-to-stop-worrying-about-the-decline-of-the-english-language

Biziki gomendatzen dut irakur dadila, eta nork bere konklusioak atera bitza.

Xabier Aristegieta

Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2020 mar. 28, lr. (16:59)):

> Ez dut oso ondo ulertzen. Kontua zer litzateke, dena libre uztea ala
> bakoitzari iruditzen zaizkionak arautzea?
>
> Kontu zehatzera itzulita, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak berak ere
> askotan erabili du aginterazko adizki erdi-sintetikoen auzia (premia eta
> kaosa), eta nik dakidala, ez du inoiz gaitzetsi halakorik, eta gustura
> bedeinkatuko luke, nik uste, sistematizazio apur bat, inor hartarainoko
> trebe bada.
>
> Besterik da, Euskaltzaindiak zein Amasantisimak esan, aditzen erregimena
> aldatzea, ezjakintasunez nahiz harrokeriaz nahiz biez. "Niri
> heldu/eutsi/oratu" da euskaraz, "niri begiratu" bezala, eta ez "ni". Eta
> hori, bide batez, ez da herri xehe ez-hizkuntzalariaren akatsa, baizik eta
> sasimaisu zabar batzuena, halako sujetuek pentsatzen baitute zuzendu egiten
> dutela hala, beren jakituria (diglosiko) bereziz, euskarak eta euskaldunek
> mendeen mendeetan oker zerabiltena. Gero, jakina, sasimaisuek izaten dute
> fede oneko jarraitzaile errugaberik ez gutxi. Eta dotore irizten gero
> berrikeriari askok. Eta halaxe gabiltza. Azkenean, honelakoak ere goggleka
> daitezke, hara, ausart sartuagotuz hanka: "eskua hel iezadazu".
>
> Tira, uztazue (niri) horrenbestez esana berresaten. Eta, ahal dela, saia
> gaitezen bereizten noiz ari garen euskara estandar zaindu arruntaz, eta
> noiz bestez. Kontu soziologikoak ez ditu konponduko ez hizkuntzalariak eta
> ez, egingo nuke, inork ere hemen.
>
> Gainerakoak, aitzakiak edo zuribideak dira, nik uste. Euskara, hizkuntza
> guztiak bezala, ikasi eta landu egin behar da. Ez zen inola ere aukera
> bakarra "iezadazu" erabiltzea, baina ez dakit hain munstro ere ote den, eta
> neurri-neurrian dator estandarren hori: (5 silaba, diptongoa onartuz gero)
> "hel ie-za-da-zu ". Beste muturretik, "hel-dui-da-zu" laburragoa da (4
> silaba), eta berdintsu "hel(du) niri". Hartara, ez dut uste txarragoa
> litzatekeenik abestitza adizkia jokatu gabe ere: "heldu, laztana
> [maitea/laguntxo/aixkire/burkide/tovaritx], eskutik"...
>
> Etxeberri Sarakoari mailegauriko apur bat moldaturik: euskaldun euskararen
> nahasgarriak berak dira... errukarriak.
>
>
>
> Hau idatzi du Mikel Gartzia (mikelsgartzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 mar. 28, lr. (02:12)):
>
>> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu"
>> bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
>> aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket
>> behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen
>> (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa
>> baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak,
>> beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta!
>> (gorriz jarri dit kontaidazue)
>>
>> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>>
>>> Izan ere!
>>> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
>>> heldu'idazu eskutik)
>>>
>>> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>>>
>>> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
>>> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
>>> arau-maila eman zioten.
>>> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
>>> arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman
>>> zuten.
>>> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta arau
>>> bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
>>> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
>>> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
>>> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
>>> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>>>
>>> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
>>> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
>>> demokratikoena horixe delakoan.
>>>
>>> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu behar.
>>>
>>> Segi indarrean!
>>>
>>> _______________________________________
>>> Iñaki Bitezekoa
>>>
>>> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>>
>>> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
>>> ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic)
>>> kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere
>>> kolokan jarriz.
>>>
>>> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona
>>> antidotoaren formula:
>>>
>>> HELDU
>>> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin
>>> tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1**;
>>> * *eutsi
>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
>>> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik
>>> helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri
>>> helduta*. || * Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta
>>> bakeari heldu*.
>>>
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200328/55431668/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago